Mikel Orbegozoren “Preso nago 2” komikia aurkeztuko dugu Donostian maiatzaren 2an

“Preso nago” ostean “Preso nago 2” kaleratu du Mikel Orbegozo euskal preso politikoak. “Preso nago 2” komikiaren aurkezpena maiatzaren 2an, osteguna, egingo da, goizeko 11:00etan, Donostiako alde zaharrean dagoen udal sotoan. Argitalpenaren berri eman eta nondik norakoez jarduteko Mikelen senide zein Ataramiñeko kideoz gain, Ainara Azpiazu “Axpi” komikigile eta ilustratzailea lagun izango dugu. Aurkezpena berez […]

Share

Koldo Izagirre, “Agirre zaharraren kartzelaldi berriak”

Agirre zaharraren kartzelaldi berriak Koldo Izagirre Elkar, 1999 —4— Ãœrrüxtoitik 785 kilometrora Dolare makurrera azaldu naizela gaztigatu didate jaulierrek. «Damurik» gaineratzen dute, nire adur beltza deitoratuz. Hemen politiko bakarra naiz agi denez, ziegetatik atera nautenerako eramanak zeuzkaten nire grilulagun guztiak giltza galdu zen beste leku aunitzetara. Hemen ez dudala lagunik topatuko, hemen ez zaidala inor […]

Share

Sarrionandia, haurrei azaldua

>> berria.info: Sarrionandia, haurrei azaldua Idazlearen ipuinetan oinarrituriko ikuskizun pedagogikoa taularatuko dute Donostian Pentsamendu kritikoa bultzatzeko asmoa du antzezlanak. Joseba Sarrionandiak 2010. urtean argitaratu zuen Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako ipuin liburua, eta horretan oinarritu dira Artedrama eta Dejabu konpainiak lehen hezkuntzako ikasleei ipuin kontaketa dramatizatu bat prestatzeko. Horrela sortu zuten Idazlea zeu zara antzezlana. […]

Share

Txikiaren bertso eta poemak sarean

HITZ ETENA. Eustakio Mendizabal “Txikia”ren okerkiak Jon Arano Susa, 1992 >> literatur emailuak: Txikiaren bertso eta poemak Gaur 40 urte dira Eustakio Mendizabal ‘Txikia’ tiroz hil zutela Algortan. Itsasondon jaio zen 1944n eta 28 urte zituela hil zuten 1973ko apirilaren 19an. Galduta ez dauden Txikiaren bertso eta olerkiak bildu zituen Jon Arano poetak 1992an eta […]

Share

Mikel Orbegozoren komikiak ikusgai

irutxulo.hitza.info: Kartzelan marraztutako begiradak Agurtzane Altuna Mikel Orbegozo preso donostiarrak kartzelan egindako komikiak ikusgai daude Donostiako Rekalde tabernan. Mikel Orbegozo (Intxaurrondo, 1979) Badajozen dago preso. 2005. urtean atxilotu zuten, eta Leonen egon da, iaz lekuz aldatu zuten arte. Bistan da marrazteko trebetasun handia duela, «sormen handiko mutila» dela diote bere lagunek, baina preso hartu zuten […]

Share

“Ataramiñe”ren inguruko elkarrizketa, “hirinet.net” webgunean

> hirinet.net: Ataramiñe proiektu berria Ataramiñe proiektuko arduraduna dugu Oier Gonzalez Bilbatua. Kartzelako sorkuntza lanak sustatu eta argitaratzearekin batera, Ataramiñek euskal preso, iheslari zein deportatu politikoen gogoetak, sentimenduak edo bizipenak lau haizetara hedatzea du xede. Gaur, arratsaldeko 20:00etan Zapateneo Kultur Gunean proiektua beraren aurkezpena izango da, olerki musikatuen laguntzaz. Zergatik eta nola jaio zen Ataramiñe […]

Share

Mikel Antzaren elkarrizketa ARGIA aldizkarian

> argia.com: Mikel Antza: “Hizkiz hizki porlana zulatzeko grinak eraman ninduen idaztera” Atzerri liburua argitaratzear zela jo genuen Xabier Montoiarengana. Idazle eta musikari kasketa erantzi eta kazetariarena jantzi zezan eskatu genion, aspaldiko lagunari galdeketa zorrotza egin ziezaion. Bide luzea egin zuen gestioak, gorabehera handiak izan ziren, baina hementxe duzu azkenean. Xabier Montoia 2364. alea 2013-04-14 […]

Share

Ataramiñe Gasteizko ZAPateneoan

> zapateneo.net / literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share