Apaiz presoen kartzela berezia
Xabier Amuriza, Zamorako espetxean. Besteak beste, berak azalduko ditu gaur garai hartako gertaerak. / BERRIA >> berria.info: Apaiz presoen kartzela berezia Zamorako espetxean 1968tik 1976ra arte preso egondako apaizen inguruan mintzatuko dira Bilbon Euskal Herriko historiaren pasarte ilun baten inguruan argia egiteko asmoz, Zamoran frankismo garaian preso egondako 40 apaiz euskaldunen inguruko informazioa biltzeari ekin […]
Eibarko presoek egindako lanen erakusketa irudietan
>> eta kitto: Presoen artelanak Topalekuan ikusgai Atzo asrratsaldean zabaldu zuten Topalekuan hilaren 23ra arte (barixakurarte) ikusgai izango den “Ametsen txokoan bizi naiz” izenburuko erakusketa, Mikel Zarrabe, Ibon Muñoa, Aniaiz Ariznabarreta eta Igor Maiora preso eibartarren lanekin. Inaugurazio ekitaldian bertan, gainera, erakusketari izenburua ematen dion Ibon Muñoaren lehenengo liburua aurkeztu zuten. Ateramiñek argitara eman duen […]
“Ametsen txokoan bizi naiz” aurkeztuko dugu abenduaren 19an Eibarren
Ataramiñek Ibon Muñoaren AMETSEN TXOKOAN BIZI NAIZ liburua aurkeztuko du abenduaren 19an, 19:00etan, Eibarko Arrate Kultur Elkarteko Topaleku aretoan. Liburuko bertsoak irakurri / kantatuko dituzte Serrano, Simone eta Trunboik, eta lunch batekin irekiera emango zaio herriko presoek egindako lanen erakusketari.
Sarrionandiaren poemen irakurtaldia Idazle Kartzelaratuaren Egunean
>>EuskalPenKluba: Sarrionandiaren poemen irakurtaldia Idazle Kartzelaratuaren Egunean Azaoaren 15ean mundu osoan burutu zen Idazle Espetxeratuaren aldeko Eguna eta, horren harira, azaroaren 24an poesia emnaldia antolatu zen Erromoko Branka Elkartean, idazle presoak gogorarazteko. Mitxel Sarasketak eta Laura Mintegik “Kartzelako poemak” liburuko zenbait poema irakurri zituzten, Joseba Sarrionandiak idatzitakoak. Liburu hau berriki berrargitaratu du Susa argitaletxeak. Honezkero […]
Ataramiñe Ahotsenean
>>gara.net: Presoen ahotsa ekarri du Azokara Ateramiñek Ateramiñek Joseba Asensio «Kirruli»-ren omenez plazaratu duen liburukia, Mikel Antzaren «Bakarmortuko kronikak», Jon Muñoaren ametsak eta «Kartzelatik at!» komikia ezagutarazi zituen atzo. 2011ko Ataramiñe hildako preso guztiei eskainia dago, eta bereziki Joseba Asensio Kirruli-ri. Bere lanik ez dago liburuan, baina bai, adibidez, Jon Iturriagak edo Joseba Sarrionandiak haren […]
“Indar bila”, Txiliku / Iker Moreno
Indar bila > Egizu lo; lotarako ipuinak < Testua: Jesus Mari Olaizola -Txiliku- Ilustrazioak: Iker Moreno Ibañez >> Indar bila.pdf Iker Moreno euskal preso politikoak “Txiliku”ren “Indar bila” ipuina oinarri hartu eta berak egindako ilustrazioekin eman du argitara, deskargatu, birbidali edota inprimatzeko gomendioa emanik. Argitalpen irekia
Mikel Antza, “Bakarmortuko kronikak”. Aurkezpena, Irutxulon.
Mikel Antzak kartzelan idatzitako kuadernoak eta ‘Bakarmortuko kronikak’ liburua. >> irutxulo.hitza.info: Kartzelako bizitzaz idatzi du Mikel Antzak Nerea Lizarralde Idazle eta preso donostiarraren ‘Bakarmortuko kronikak’ liburua argitaratu du Ataramiñek Mikel Antza (Donostia, 1961) 2004an atxilotu zuten Salies de Bearn-en, Marixol Iparragirre emaztearekin, eta bere semearekin batera zegoela. Isolamendu egoeran eman zituen lau hilabete, eta bakartze […]
“Bakarmortuko kronikak”, Mikel Antza
Bakarmortuko kronikak Mikel Antza Ataramiñe, 2011. Neurriak: 15 x 21 zm. 207 orrialde. Azaleko irudia: Joseba Arregi Erostarbe >> PDF formatoan >> ON LINE irakurtzeko >> e-book eta beste formato batzuk Mikel Albisu 2004. urtean atxilotu zuten Biarnon, Marixol Iparragirre emaztearekin eta semearekin batera. Bat-batean, Estatuaren zanpatze makinaren zurrunbiloan aurkituko du bere burua, artean ezezaguna […]
Mikel Antza, “Bakarmortuko kronikak”. Aurkezpena, El Diario Vascon
Mikel Antzaren Bakarmortuko kronikak liburuaren eskuizkribua. / GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS >> diariovasco.com: «Isolamenduaren aurrean, idaztea izan zen nik hautatu nuen defentsa tresna», dio ETAko kideak Mikel Antzaren kartzelako gogoetak publikatu dituzte F. I. Ataramiñe argitaletxeak ‘Bakarmortuko kronikak‘ liburua aurkeztu zuen atzo. Mikel Antza etakideak, atxilotua izan eta hasierako kartzelaldian (2004-2005) idatzitako gogoetak irakur […]
Xabier Izaga: «Ez dok amaika»
>> gara.net: «Ez dok amaika» Xabier Izaga Orain aspaldi ez dela Durangon izan naiz, baina orduan baten bati hara nindoala esan izan banio, zertara galdetuko zidan, eta bihar Durangora noala esango banu, inork ez lidake zertara galdetuko. 2002tik ez dut behin ere Durangora huts egin, eta badakit, lagunekin hamaiketakoa egitea bezala, ez dela inolako meritua. […]
Jon Benito: “Bost ohar txiki, Mikel Antzaren Bakarmortuko kronikak liburuaz”
Mikel Antzaren Bakarmortuko kronikak liburuaren aurkezpena. ARGAZKI PRESS 2011/XII/2 Mikel Antzaren Bakarmortuko kronikak Donostiako San Jeronimo liburutegiko sotoan Bost ohar txiki, Mikel Antzaren Bakarmortuko kronikak liburuaz: 1) Liburu asko idatzi da kartzelatik eta kartzelaz, ia preso egotearen testigantza azpigenero literarioa bilakatzeraino (eta ez Euskal Herrian bakarrik!). Izenak gogoratzen hasita, egileen zerrenda ezin amaitu zait (harritzeraino […]
Mikel Antza, “Bakarmortuko kronikak”. Aurkezpena, Berria egunkarian
Mikel Antzaren Bakarmortuko kronikak liburuaren eskuizkribua. / GARI GARAIALDE / ARGAZKI PRESS >> berria.info: Idaztea, bakartzearen aurkako salbabidea Mikel Antzak espetxean idatzitako ‘Bakarmortuko kronikak’ plazaratu du Ataramiñek Gorka Erostarbe Pernandoren egia da, baina egia. Kartzela benetan zer den bertan egon denak soilik jakin dezake, hark baino ez daki. Zuzenean kontatutakoek edota sorkuntza bidezkoek lagun dezakete […]
Mikel Antza, ‘Bakarortuko Kronikak’. Aurkezpena, Gara egunkarian.
Ataramiñe argitaletxearen eskutik kaleratu du Mikel Antza idaleak bere azkeneko liburua, Bakarortuko Kronikak. Gaur aurkeztu du, Donostian (2011-12-02) >> gara.net: Kartzelako bizitza «Bakarmortuko kronikak» liburuan islatu du Mikel Antza espetxeratuak «Bakarmortuko kronikak» Estatu frantseseko espetxe sistemaren tratamendu krudelaren ondorio dela esan daiteke. Mikel Antzak bertan bizi izandako sentimendu eta egoerak deskribatzen ditu liburuan. M. LARRINAGA […]
Joseba Sarrionandia, “Narrazio guztiak 1979-1990”
“Narrazio guztiak 1979-1990” Beheko argazkian: Xabier Mendiguren, Sarrionandiaren liburuak aurrean dituela, gaur Donostian eginiko agerraldian. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS) >> gara.net: Joseba Sarrionandiaren “Narrazio guztiak (1979-1990)” liburua aurkeztu dute Atxilotu aurretik, espetxetik zein erbestean idazle iurretarrak idatzitako ipuinak liburuki batean bildu dituzte, eta egungo ortografiara moldatu. Ipuingintza modernoaren sorreran mugarri iza zen Joseba Sarrionandiaren (Iurreta, 1958) […]