Poesia emanaldia: Joseba Sarrionandiaren “Gartzelako poemak”

Bilbon Komite Internazionalistek antolatuta burutuko diren “Munduko preso politiko guztiak askatu!” jardunaldien barruan, Joseba Sarrionandiaren “Gartzelako poemak” liburuan oinarritutako POESIA EMANALDIA egingo da. >> noiz : maiatzaren 12an, osteguna. 19:30etan >> non : Kalderapeko tabernan. Bilbo >> BIDEOA. Jardunaldien iragarkia >> Informazioa >> Kartela >> Kuña.mp3

Share

Mentxakaren aitorpena

Mentxakaren aitorpena Jose Ramon Goikoetxea Ardotxi Elkar, 2006. Errealitate nobelatu gisa definitu daiteke liburu hau: 1971n egile eta protagonista atxilotzen dutenean hasten da, eta polizia-etxeko itaunketak irauten duen bitartean garatzen da: batetik, galdeketaren inguruko kontuak agertzen dira (informazioa lortzeko kolpe eta torturak, zer esan eta zer gorde atxilotuak egiten dituen kalkuluak, bere benetako nortasuna ezkutatzeko […]

Share

Literatura eskola 2011.02.19: kartzela eta literatura

>> Nabarra hilabetekaria 118. zka. | 2011ko martxoa Literatura Eskola, irakurleen unibertsitate irekia, Donibane Lohitzunen batu zen otsailean, kartzelako literatura irizpide. Kronika moduan argitara ohi ditu Nabarrak eskoletan gertatzen direnak, baina oraingoan gutun itxurarekin ekarri ditu. Bi eskutitz aurkituko dituzu orrialde hauetan, lehena presoak kartzelatik eskolakideei idatzia; bestea, eskolatik presoari eskainia. Kartzelako literaturari buruzko hausnarketa […]

Share

Askatasunetik Ziegara… Atik Zra

>> Nabarra hilabetekaria 118. zka. | 2011ko martxoa Literatura Eskolak eman digu ideia. Otsailean irakurleak Donibanen batu zirenean kartzelako literaturaz hitz egin zuten eta eleberrietako, filmetako, hurbileko eta urruneko kartzelak oroitu genituen. Karmen Katodori eskatu genion bere zerrenda horietako bat osatu zezan eta telegrama bidez erantzun zigun, baietz, egingo zuela, baina denbora beharko zuela, asko […]

Share