Jokin Urain: “Espetxean burua ez galtzeko modu bat izan daiteke idaztea”

Jokin Urain Elkarrizketa egin diote Jokin Uraini Gara egunkariko “Mugalari” gehigarrian, 2010.07.16ko alean, “Ez dago etxean” liburuaren inguruan, eta oro har kartzelak eta literatura gaiaren inguruan. Elkarrizketa papereko edizioan bakarrik argitaratu da baina, eta pdf formatuan ekarri dugu hona: >> Jokin Urain. “Espetxean burua ez galtzeko modu bat izan daiteke idaztea”.pdf

Share

Ipuinekin leihoak irekiz

berria Argazkia: Ander Lipus, Xabier Mendiguren, Lierni Altube, Joxe Mari Auzmendi, Miren Gaztañaga eta Urko Redondo, liburua aurkezten. Joseba Sarrionandiaren mikroipuin sorta berria kaleratu du Hik Hasik, asmo pedagogikoarekin Kristina Encinar. Hik Hasi egitasmoak hamabost urtez euskal hezkuntzarako baliabideak sortzeko lanari beste bat gehitu dio. Asmo pedagogiko horren ildoari jarraitzen dio argitaratu berri duen lanak: […]

Share

Joseba Sarrionandia / Lierni Altube: “Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako” liburua

Hik Hasi “Idazlea zeu zara, irakurtzen duzulako” liburua Hik Hasik argitaratu berria du, eta datorren astean aurkeztuko du, hausnarketa sustatzeko eta pentsamenduaren autonomia eta ikuspegi kritikoa lantzeko 130 ipuin eta 130 marrazkiz osatutako liburua + lanketarako proposamen didaktikoa. Eskaintza berezia egingo du harpidedunentzat eta kopuru handia eskatzen dutenentzat. Joseba Sarrionandiak idatzitako liburuan aurkezten diren ipuinak, […]

Share