Zilar astea 2010: Joseba Sarrionandia Sarrionandiaren sorterriko oroitzapenez «akordatzen»

gara Durangoko Plateruenak ekimen berezi batekin eman zion amaiera Joseba Sarrionandiari eskainitako lehenengo Zilar Asteari. Ehundik gora lagunek ibilaldi bat egin zuten «Sarri»ren memoriaren mapan. 2004an argitaratutako «Akordatzen» liburuko pasarteak oinarritzat hartuta, Iurretan barrena egin zuten txangoa 1980az geroztik bertan ez dagoen idazlearen oroitzapenei irudia jartzeko. Mitotik etxeko izatera pasa zen askorentzat, «beste Joseba bat». […]

Share

«Sarrionandiak finkatu zuen egun normaltzat dugun literatur hizkera»

berria Literatur eredu propioa ere asmatu eta garatu duela azaldu du Xabier Mendigurenek idazleari eskainiriko Zilar Astean «Gaur egun normaltzat jotzen dugun literatur hizkera Joseba Sarrionandiak finkatu zuen». Argi dauka Xabier Mendiguren Elizegik. «Ez zuen berak asmatu baina berak ezarri zuen, eta lortu zuen nolabaiteko lilura piztea euskarazko irakurleen artean, eta horrekin batera erakutsi zuen […]

Share

Mikel Antzak aurreneko nobela kaleratuko du

berria Egilea: Mikel Antza Izenburua: ‘Ospitalekoak’. Generoa: nobela. Argitaletxea: Susa 2010 Espetxean idatzi du, eta kartzela-ospitale batean dagoen preso bati gertatutakoak ditu kontagai nagusi Odolaren usaina ipuin liburua argitaratu zuenetik 23 urtera, euskal letren plazara itzuliko da hilabete barru Mikel Antza idazlea (Donostia, 1961), Susa argitaletxeak apirilaren 22an aurkeztuko duen Ospitalekoak nobelarekin. Fresnesko espetxean dago, […]

Share

Cómo no quererte, Alba

¡Cómo no quererte, Alba! Iñaki Gonzalo, Kitxu Txalaparta 2010 Biografia 1990eko irailaren 10ean Gareseko mediku gaztea, Begoña García Arandigoyen, Alba, tiroz zauritu zuten El Salvadorren jazotako liskar batean; herrialdeko indar armatuen eta ERP Herriaren Armada Iraultzailearen gerrilla zutabe baten -FMLN Nazio Askapenerako Farabundo Martí Frontearena- arteko istiluak izan ziren. Bertsio ofizialak aditzera eman zuenez, bi […]

Share

Sarrionandiak landu «zilarra»ren distira plazara dakar Plateruenak

gara.net Durangoko zilar astea Sarrionandiak landu «zilarra»ren distira plazara dakar Plateruenak Durangoko estreinako Zilar Astea ekimenak Joseba Sarrionandia izango du ardatz, eta idazle miretsiaren obra ezagutaraztea helburu. Horretarako, Mendiguren editorea iurretarraren ipuingintzaz mintzatuko da; Le Petit Theatre de Pain lapurtar taldeak «Aulki hutsa» antzeztuko du; eta ekimenerako propio sortu «Koblakariak behar ditugu» ikuskizuna taularatuko dute. […]

Share