Mikel Zubimendi | 69 lerroko poemaren hautsak

>> gara.net: Mikel Zubimendi | 69 lerroko poemaren hautsak Mikel Zubimendi 69 lerroko poemaren hautsak Günter Grass idazle alemaniarrak «Süddeutsche Zeitung» egunkarian argitaraturiko poema, «Was Gesagt werden muss», («Esan behar dena»), edo poemaz mozorroturiko polemika (hori literatur kritikoentzat), gustura leitu nuen. Harritu ninduen nola salatzen zituen Israelen potentzial nuklearra, irandar jendea arrasatuko lukeen «lehen erasoa» […]

Share

Roque Daltonen hogei poema euskarari ekarriak

>> Literatur Emailuak: Roque Daltonen hogei poema ROQUE DALTON 1935-1975 60 eta 70. hamarraldietan herrialde ezberdinetan argitaratu ziren Roque Dalton idazlearen liburuak: El Salvadorren, Mexikon, Costa Rican, Kuban, Nikaraguan; izan ere, El Salvadorko diktadura garaian heriotza zigorrez hiltzetik doi-doi libratu ondoren, hara eta hona ibili baitzen: Sobiet Batasuna, Korea, Mexiko, Txekoslovakia, Kuba. 1973an ERP erakunde […]

Share

Ataramiñe, “Ortzadar” aldizkarian

>> Ortzadar aldizkaria 242 zkia. 2012.01.07.pdf >> Ataramiñe Ortzadar aldizkarian.pdf >> deia.com: Itzalean sortutako letrak, argitara ITZALEAN SORTUTAKO LETRAK, ARGITARA ‘Ataramiñe’11’ argitalpenak 24 euskal idazle presoren sormen lanak biltzen ditu. Adibide bat baino ez da. Finean, espetxea eta literaturaren arteko harremanak ez baitu etenik; kartzelak berezkoa baitu idazketa IZARO AULESTIARTE ATARAMIÑE elkarteak hamargarrenez aurkeztu ditu […]

Share

Ipuin kolosala. Joxemari Carrere

>> gara.net: Joxemari Carrere Ipuin kontalaria. Ipuin kolosala Behin, kartzelen gaineko ipuin ikuskaria prestatzea otu zitzaidan. Eduardo Galeanoren kontakizun batzuk irakurrita ekarri nuen ideia. Uruguaiko diktaduraren kartzeletan egondako gerrillari tupamaroen kontakizunetan oinarrituak zeuden. Presoaren istorioak, egunerokotasunaren istorioak kontatzea, kartzelaren beraren gordinkeria azaltzea zen ideia. Kartzelan egondakoenak nituen gogoan. Andregaiarekin aurrez aurre, azalez azal egon ondoren, […]

Share

Euskal presoen historia. Iñaki Egaña

Euskal herritar ugari igaro ziren Burgosko espetxetik 1936ko gerraren ondotik. ESPETXEAK ETA EUSKAL HERRITARRAK >> Igandea. Berria 2012.01.08: Euskal presoen historia. Iñaki Egaña. PDF Gatazkak egon dira gizartearen hasieratik, nonahi. Borrokaldiekin batera, atxiloketak. Preso hartzen zituztenak esklaboak bailiran saltzen zituzten garaileek. Eta, horretarako, kartzelan sartu behar zituzten atxilotuak. Haien zaindariak sortu ziren. Kartzelariak. Lehen lanbidea. […]

Share

Xabier Izaga: «Ez dok amaika»

>> gara.net: «Ez dok amaika» Xabier Izaga Orain aspaldi ez dela Durangon izan naiz, baina orduan baten bati hara nindoala esan izan banio, zertara galdetuko zidan, eta bihar Durangora noala esango banu, inork ez lidake zertara galdetuko. 2002tik ez dut behin ere Durangora huts egin, eta badakit, lagunekin hamaiketakoa egitea bezala, ez dela inolako meritua. […]

Share

Jon Benito: “Bost ohar txiki, Mikel Antzaren Bakarmortuko kronikak liburuaz”

Mikel Antzaren Bakarmortuko kronikak liburuaren aurkezpena. ARGAZKI PRESS 2011/XII/2 Mikel Antzaren Bakarmortuko kronikak Donostiako San Jeronimo liburutegiko sotoan Bost ohar txiki, Mikel Antzaren Bakarmortuko kronikak liburuaz: 1) Liburu asko idatzi da kartzelatik eta kartzelaz, ia preso egotearen testigantza azpigenero literarioa bilakatzeraino (eta ez Euskal Herrian bakarrik!). Izenak gogoratzen hasita, egileen zerrenda ezin amaitu zait (harritzeraino […]

Share

Joseba Sarrionandia, “LITERATURA ETA GOBERNUA”

LITERATURA ETA GOBERNUA 1 Aurten irakurri ditudan lau liburu eder aipatu nahi ditut: Autopsiarako frogak, Koldo Izagirrerena; Goizuetan bada gizon bat, Patziku Perurenarena, Walter Benjaminen aingerua Gernikako bonbardaketatik, Ignazio Aiestaranena; eta Darwin gurean, Kepa Altonagarena. Irakurri ahala ikusi dut nire kezka eta larritasunak haienak ere badirela, eta beste saiakera batzuk ere izango dira beharbada, sari […]

Share

Joseba Sarrionandia, “Eskerrik asko”

“Eskerrik asko, lehenengo, euskaraz bezala beste hizkuntza guztietan hain ederra den esaera, eta baztertuek laguntza eskertzeko erabiltzen dutenean are ederrago egiten dena. Eskerrik asko, beraz, epaimahaikoei, ausardiagatik, hartutako erabakiak erreakzioak izango zituela jakin arren aurrera egin zutelako. Eskerrik asko, baita ere, satanizatuaren defentsa egin dutenei, espainiar prentsan batez ere, non euskaldunok hainbat alorretan arerioen lurrean […]

Share

Mikel Ibarguren, Euskadiz eta sariez

>> gara.net: Euskadiz eta sariez Mikel Ibarguren Lege guztien gainetik eta dogma guztien azpitik, ordea, elefante zuririk nahi ez duen idazleak gure literatura literaturago bihurtu du, guztion gozagarrirako Literatura ez dela zeru platonikoa esan zuen Ander Iturriotzek elkarrizketa batean, botere esparrua baizik. Jon Alonsok, Euskadi sariak direla medio, kritika mamitsua egin zuen bere garaian eta […]

Share

“Kartzelako poemak” liburuaren edizio berria

Susa argitaletxeak Joseba Sarrionandiaren “Kartzelako poemak” liburuaren edizio berria argitaratu du. KARTZELAKO POEMAK liburua 1992an argitaratu zuen Joseba Sarrionandiak lehen aldiz, duela 19 urte. Edizio berritu honetan idazleak gaurko grafiara aldatu ditu poema guztiak, eta sei poema gehiago txertatu ditu. Liburuaren edizio berritua aurkezteko ERREZITALDIA egingo dute bost idazlek Doka kafe antzokian: Joxemari Iturraldek, Jon […]

Share

Sarrionandiaren gizartea

>> berria.info: Sarrionandiaren gizartea | Iñigo Aranbarri Jose Luis Otamendi Idazleak munduak asmatzen ditu, mundu honetan bizi garenon artean leku bat izateko. Eta hitzekin asmatu beharrean da, galduko ez bada. Dena zor die banan-banan datozkion ur tantei, poza eta zaputza, xirripa gardena eta putzu urdindua, mendi-negarra eta istila, inoiz edo behin, itsaso zabala eta olatuaren […]

Share

Zamorako apaizen kartzelari buruzko liburu berria

Argazkian: Xabier Amuriza, Josu Naberan, Julen Kalzada eta Alberto Gabikagogeaskoa; Nikola Telleria zena falta da. (argia.eus: “Abadetza tresna bat zen guretzat, inpunitatea”) >> Berria 2011.10.16 – Igandea gehigarria: Abadeen ihesaldia.pdf >> gara.net: Edorta Jimenez | Apaizak kartzelatik ihes egin nahian Zamorako apaiz presondegian gertatu zirenen artean, bost euskal apaizek kartzelari su eman ziotenekoa izan zen […]

Share

Joseba Sarrionandiari hAUSnART aldizkarian egindako elkarrizketa

2011ko apirilean hAUSnART aldizkariaren 0. alea argitaratu zuen Lapiko Kritikoa kolektiboak. Orain aldizkariaren eduki osoa sarean jarri dute. Guk hemen, Gorka Bereziartuak eta Andoni Olariagak Joseba Sarrionandiari egindako elkarrizketaren lotura ekarri dugu, PDF formatuan deskargatzeko. JOSEBA SARRIONANDIA “ELIZA EREDU EDERRA DA ESTATUENTZAT, ENPRESENTZAT, ALDERDIENTZAT ETA ERAKUNDE ANTIDEMOKRATIKO GUZTIENTZAT” ELKARRIZKETA Joseba Sarrionandia. PDF

Share

Joseba Sarrionandiaren “Moroak gara behelaino artean?” 2011ko Literaturako Euskadi Saria

>> kazeta.info: Eusko Jaurlaritza Joseba Sarrionandiari emandako Euskadi Literatur Saria bahitzeko prest Joseba Sarrionandiari egokitu zaio aurtengo Euskadi Literatur saria saiakeraren arloan. Hala jakinarazi du azken urteotan ika-mika dezente eman duen sari hori ematen duen epamahaiak. Prentsa-ohar batean azaldu duenez, “Moroak gara behelaino artean?” liburuagatik saritu du 1985az geroztik erbestean bizi den idazlea. Eusko Jaurlaritzak […]

Share
« Mezu berriagoakMezu zaharragoak »