Ateramiñeko kideei

Ohi bezala, gutun ireki hau bidaltzen dizuegu, giltzarrapo, murru, zentsura eta ezlekuen oztopoak gainditu eta bestela iritsi ezin dugun bazter horietara iristeko asmoz. Zuen lanak eskatzera gatoz. Lanak jasotzeko sasoia da. Horretan ari gara: gutunak idatzi, lanak antolatu, forma eman, edizioa prestatu… Garaiz ibili beharra dago, eta horixe gogoratu nahi dizuegu: abendua laster iritsiko da. […]

Share

Bertso berriak, mittard-ean jarriak

Eneko Bilbao (Bilbo) Gotzon Alkalde (Algorta) Eneko Bilbao euskal preso politikoak Gotzon Alcalderi dedikatutako bertso sorta bat argitaratu du Argia aldizkariaren 2888. alean. Bertso hauek Fleury espetxeko mittardean idatzi zituen, kartzelariek Gotzon jipoitu eta elkartasunean egindako protestetan bertako euskal preso politikoak bakartu egin zituztenean. Orain Gotzon Alcalde Soto del Real espetxean dago. >> argia 2288 […]

Share

“Sarritsaoa”. Sarrionandiaren poesia dantzan

Itsasotik hondartzara iritsitako naufragoen rola jokatuko dute Dantzaz konpainiako dantzariek Sarritsasoa obran. >> berria.info: Sarrionandiaren poesia dantzan Lekeitioko Jaialdiarekin ekoitzitako lana aurkeztuko du Dantzaz taldeak uztailaren 8an: ‘Sarritsasoa’ Irune Berro Koadro bat aurkeztu nahi du Josu Mujikak. Eta koadro horrekin ikusleen barrena mugiarazi, zer sentitua eman. Lekeitioko (Bizkaia) Isuntza hondartzako irudi bat erakutsiko du koadro […]

Share

In Fraganti: Mikel Etxaburu

>> gaur8: In Fraganti: Mikel Etxaburu Preso eraman zuten, baina ziega ilun eta hotzean askatasuna arnasteko zirrikituak aurkitu zituen, poesia bide hartuta. Bere burua ez du idazletzat jotzen, baina “Zu zara orain txoria” argitaratu berri du, kartzelan, maitasunean eta utopian oinarritutako olerki bilduma. Oihana Llorente Kartzelariek ematen zizkioten edalontzietan itsasoa, eta sabai hezeetan konstelazioak bilatzen […]

Share

Jokin Urain: “Kirruliren oroimenez”

Jokin Urain: “Kirruliren oroimenez“ KIRRULIren OROIMENEZ Gaztela Berriko lurrak ahazteko adina denbora igarota, antzinako lekuak eta gorabeherak gogoratzea da Herrera de la Mancha aipatze soila. Gertaera mingarriak gogoratzea da batzutan memoria atzera egitea, mingarritik ere asko duelako historiak. Atzera begiratze horretan dago gure aldiko sakabanaketaren hasiera, duela hogeitik gora urtera… baina sakabanaketa ez da gauza […]

Share

Literatura eskola 2011.02.19: kartzela eta literatura

>> Nabarra hilabetekaria 118. zka. | 2011ko martxoa Literatura Eskola, irakurleen unibertsitate irekia, Donibane Lohitzunen batu zen otsailean, kartzelako literatura irizpide. Kronika moduan argitara ohi ditu Nabarrak eskoletan gertatzen direnak, baina oraingoan gutun itxurarekin ekarri ditu. Bi eskutitz aurkituko dituzu orrialde hauetan, lehena presoak kartzelatik eskolakideei idatzia; bestea, eskolatik presoari eskainia. Kartzelako literaturari buruzko hausnarketa […]

Share

Askatasunetik Ziegara… Atik Zra

>> Nabarra hilabetekaria 118. zka. | 2011ko martxoa Literatura Eskolak eman digu ideia. Otsailean irakurleak Donibanen batu zirenean kartzelako literaturaz hitz egin zuten eta eleberrietako, filmetako, hurbileko eta urruneko kartzelak oroitu genituen. Karmen Katodori eskatu genion bere zerrenda horietako bat osatu zezan eta telegrama bidez erantzun zigun, baietz, egingo zuela, baina denbora beharko zuela, asko […]

Share

La fuga. Carmen Domingo

>> argia.com: “Ezkabako kartzela da protagonista, eleberriak ez du istorioaren gidari den heroirik” [Carmen Domingo Bartzelonako idazleak La fuga eleberria idatzi du, frankismoan Ezkabako kartzelatik ihes egin zuten presoei gertatutakoa oinarri hartuta]: “Istorio liluragarria aurkituko du irakurleak orrialde hauetan. Bere buruaren alde batekin topo ere egingo duela uste dut, nahiz eta ez zuzenean inplikatuta egon […]

Share

PEN klubeko Idazle Espetxeratuen Batzordea Bruselan bildu da

>> zuzeu.com: WIPC, idazle espetxeratuen oihartzuna Bruselako karriketan Hasier Rekondo Laskurain Pen International Clubeko WIPC Batzordeak (Idazle Espetxeratuen Batzordea) Brusela hautatu du bere aurtengo batzorde orokorreko topaleku gisa. PENEuropako hiriburuan bertan, mundu osoko idazleak hartu zituen KVS Theatre antzokiak Pen International erakundeak egin deialdiari jarraituz. Bruselako “Zonalde Gorriko” erdigunean kokatutako KVS antzerki dekadentea: inguruko karriketan […]

Share

Emakumeen espetxea, antzerki

>> berria.info: Emakumeen espetxea, antzerki Nafarroako Unibertsitate Publikoko Antzerki Tailerrak azken lana estreinatuko du gaur Donostian Presas lana obra korala da; hamalau pertsonaiaren ahotsen bidez kartzelaren mendeku asmoa azaltzen du. / MARTINKO Espetxean diren emakumeen bizimodua, mundua eta ametsak agertzen dituen antzezlan bat estreinatuko du gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoko Antzerki Tailerrak Donostian: Presas. Ignacio del […]

Share

Espetxeko maindireek ere artea sortzeko balio dezakete

>> gara.net: Espetxeko maindireek ere artea sortzeko balio dezakete >> aurkezpena.jpg Zuraide ETCHEMENDY Lucio Urtubia anarkistak Parisen daukan Louise Michel aretoan euskal presoek eginiko artelanak ikusgai izanen dira bi astez. Artelan horien artean Patxiku Guimon preso ohiak kartzelako maindireen gainean tindaturiko zenbait margo ikus daitezke. Parisko Cascades karrikaren 42an dago Louise Michel aretoa. Haren gainean […]

Share

Zertan ari zen Unamuno?

>> berria.info: Zertan ari zen Unamuno? Bixente Serrano Izko Unamuno, hil arte, bere kontraerranak bizkarretan. Euskaldunoi espainiartasuna, nazionala eta hizkuntzazkoa, opa izaten luze ibili ondoren, eta gero ere horretan temati jarraitu arren, «poema arraro bat» —Joseba Sarrionandiaren hitzak— idatzi zuen 1909an, «Aste Tragikoaren ingurugiro hartan», Salutación a los rifeños izenburukoa, non Sarrionandiari bere liburu hau […]

Share

Joseba Sarrionandiari buruz, Marie Darrieussecq

>> zuzeu.com: Joseba Sarrionandiari buruz, Marie Darrieussecq Les Inrockuptibles aldizkariaren papereko edizioak, Marie Darrieussecq-en lan bat argitaratu berri du. Bertan Joseba Sarrionandiarekin eta Joseba Sarrionandiaz mintzo da Basusarriko idazlea. Guk honaxe dakargu itzulita, egilearen baimenarekin. «Harriak ditugu baina ez dugu herririk», idatzi zuen Joseba Sarrionandiak bere poema ezagunenetako batean, Harriak eta herriak izenekoan. 1958an jaio […]

Share

Bizitzen ikasteko liburua. Joxemari Iturralde

Moroak gara behelaino artean? Joseba Sarrionandia Pamiela, 2010 armiarma.com Vademecum berezi bat da liburu hau, urte askoan erabiliko duguna. Balioko digu behin eta berriz irakurtzeko, hausnarketa sakona egiteko, geure buruari hainbeste galdera planteatzeko. Burua astindu eta martxan jartzeko motorra izango da obra hau, bertan begiratzeko ispilua, aurrera egiteko pizgarria eta mugitzen hasteko bultzagarria. Hasten gara […]

Share

Leiho mugikorrak sakelan

Leiho mugikorrak sakelan Bixente Serrano Izko berria.info Gaurko hau fintasun osoz diseinaturiko liburu bat dugu. Lehen begiradan, haur literaturako produktu baten aurrean gaudela ematen du. Mikro-ipuinetan murgiltzerakoan, haurrak ikusiko ditugu protagonista ia istorio guztietan. Haurren bihurrikeriak, ametsak, jolasak, begiak, birjintasun lainoa ikusiko ditugu, baina haurren harridurak ere, haurren galderak, ikuspuntuak… helduok sarri zer pentsatu, nola […]

Share
« Mezu berriagoakMezu zaharragoak »