“Kartzelako poemak”. Edizio berriaren aurkezpena
Arrese, Otamendi, Iturralde, Etxaburu, Benito eta Guillan, atzoko aurkezpenean. / JON URBE / ARGAZKI PRESS >> berria.info: Preso egon denaren gogoa Juan Luis Zabala Joseba Sarrionandiaren ‘Kartzelako poemak’ berrargitaratu du Susak, edizio eguneratuan eta sei poema gehiagorekin «Preso egon denaren gogoa / kartzelara itzultzen da beti», dio Joseba Sarrionandiaren Kartzelako poemak liburuko alerik ezagunenetako batek. […]
“Hitzezko txalupak†Josu Martinez – Alfonso Etxegarai
>> zuzeu.com: Josu Martinezek “Hitzezko txalupak†liburua aurkeztu du Josu Martinezek eta Alfonso Etxegaraik “Hitzezko txalupak†izeneko liburua kaleratu dute. Bertan, Josu Martinezek eta Alfonso Etxagaraik elkarri gutunak idazten dizkiote, eta bide batez irakurle orori. Norbere bizimoduaz idazten diote batak besteari: eguneroko gorabeherak, pozak, ilusioak, minak… Baina, aldi berean, gure herriaren egoerak kezkatzen ditu: bere […]
“Kartzelako poemak” liburuaren edizio berria
Susa argitaletxeak Joseba Sarrionandiaren “Kartzelako poemak” liburuaren edizio berria argitaratu du. KARTZELAKO POEMAK liburua 1992an argitaratu zuen Joseba Sarrionandiak lehen aldiz, duela 19 urte. Edizio berritu honetan idazleak gaurko grafiara aldatu ditu poema guztiak, eta sei poema gehiago txertatu ditu. Liburuaren edizio berritua aurkezteko ERREZITALDIA egingo dute bost idazlek Doka kafe antzokian: Joxemari Iturraldek, Jon […]
Joseba Sarrionandiari hAUSnART aldizkarian egindako elkarrizketa
2011ko apirilean hAUSnART aldizkariaren 0. alea argitaratu zuen Lapiko Kritikoa kolektiboak. Orain aldizkariaren eduki osoa sarean jarri dute. Guk hemen, Gorka Bereziartuak eta Andoni Olariagak Joseba Sarrionandiari egindako elkarrizketaren lotura ekarri dugu, PDF formatuan deskargatzeko. JOSEBA SARRIONANDIA “ELIZA EREDU EDERRA DA ESTATUENTZAT, ENPRESENTZAT, ALDERDIENTZAT ETA ERAKUNDE ANTIDEMOKRATIKO GUZTIENTZAT†ELKARRIZKETA Joseba Sarrionandia. PDF
Joseba Sarrionandiaren “Moroak gara behelaino artean?” 2011ko Literaturako Euskadi Saria
>> kazeta.info: Eusko Jaurlaritza Joseba Sarrionandiari emandako Euskadi Literatur Saria bahitzeko prest Joseba Sarrionandiari egokitu zaio aurtengo Euskadi Literatur saria saiakeraren arloan. Hala jakinarazi du azken urteotan ika-mika dezente eman duen sari hori ematen duen epamahaiak. Prentsa-ohar batean azaldu duenez, “Moroak gara behelaino artean?” liburuagatik saritu du 1985az geroztik erbestean bizi den idazlea. Eusko Jaurlaritzak […]
“Sarritsaoa”. Sarrionandiaren poesia dantzan
Itsasotik hondartzara iritsitako naufragoen rola jokatuko dute Dantzaz konpainiako dantzariek Sarritsasoa obran. >> berria.info: Sarrionandiaren poesia dantzan Lekeitioko Jaialdiarekin ekoitzitako lana aurkeztuko du Dantzaz taldeak uztailaren 8an: ‘Sarritsasoa’ Irune Berro Koadro bat aurkeztu nahi du Josu Mujikak. Eta koadro horrekin ikusleen barrena mugiarazi, zer sentitua eman. Lekeitioko (Bizkaia) Isuntza hondartzako irudi bat erakutsiko du koadro […]
Joseba Sarrionandia: II. eta III. galderak
Komite Internazionalistek antolatutako MUNDUKO PRESO POLITIKO GUZTIAK ASKATU! jardunaldien barruan, maiatzaren 12an Kalderapekon burutu zen “Gartzelako poemak” liburuko poema errezitaldian, ekitaldirako prestatutako bideo labur bi aurkeztu ziren, liburuaren II. eta III. galderak Joseba Sarrionandiak beraren ahotsarekin. II. galdera III. galdera
Zertan ari zen Unamuno?
>> berria.info: Zertan ari zen Unamuno? Bixente Serrano Izko Unamuno, hil arte, bere kontraerranak bizkarretan. Euskaldunoi espainiartasuna, nazionala eta hizkuntzazkoa, opa izaten luze ibili ondoren, eta gero ere horretan temati jarraitu arren, «poema arraro bat» —Joseba Sarrionandiaren hitzak— idatzi zuen 1909an, «Aste Tragikoaren ingurugiro hartan», Salutación a los rifeños izenburukoa, non Sarrionandiari bere liburu hau […]
Joseba Sarrionandiari buruz, Marie Darrieussecq
>> zuzeu.com: Joseba Sarrionandiari buruz, Marie Darrieussecq Les Inrockuptibles aldizkariaren papereko edizioak, Marie Darrieussecq-en lan bat argitaratu berri du. Bertan Joseba Sarrionandiarekin eta Joseba Sarrionandiaz mintzo da Basusarriko idazlea. Guk honaxe dakargu itzulita, egilearen baimenarekin. «Harriak ditugu baina ez dugu herririk», idatzi zuen Joseba Sarrionandiak bere poema ezagunenetako batean, Harriak eta herriak izenekoan. 1958an jaio […]
Joseba Sarrionandia “Zalantzan ipini nahi dut normalizazioaren ideia”
Joseba Sarrionandia “Zalantzan ipini nahi dut normalizazioaren ideia” Mixel Etcheverry >> argia.com Ez da poemarik, ez ipuinik, ez nobelarik, baina orotarik badu Joseba Sarrionandiaren (Iurreta, Bizkaia, 1959) lan berriak. Guziarekin ere, eta egileak genero haietarik guzietarik edan baldin badu ere, batik bat pentsamendu eta gogoeta baliatu ditu zazpi ehun hosto badituen saiakera gaitzean. Galto bat […]
Bizitzen ikasteko liburua. Joxemari Iturralde
Moroak gara behelaino artean? Joseba Sarrionandia Pamiela, 2010 armiarma.com Vademecum berezi bat da liburu hau, urte askoan erabiliko duguna. Balioko digu behin eta berriz irakurtzeko, hausnarketa sakona egiteko, geure buruari hainbeste galdera planteatzeko. Burua astindu eta martxan jartzeko motorra izango da obra hau, bertan begiratzeko ispilua, aurrera egiteko pizgarria eta mugitzen hasteko bultzagarria. Hasten gara […]
Joseba Sarrionandia: “Moroak gara behelaino artean?”
Moroak gara behelaino artean? Joseba Sarrionandia Pamiela, 2010 712 orrialde, 200 argazki ISBN: 978-84-7681-656-1 Joseba Sarrionandiaren liburu ezberdina duzu Moroak gara behelaino artean? hau. Bereber hizkuntzaren lehenetako gramatika egilea den Pedro Hilarion Sarrionandiak piztutako jakin-minetik abiatuz, liburua saio-lan anitza eta sendoa da. Bertan aurkituko dituzu pertsonaia historikoak eta gerla kolonialei buruzko gogoetak, aitormen pertsonalak eta […]
Joseba Sarrionandiaren “Moroak gara behelainoaren artean?” liburuaren aurkezpenaren kronika
Joxemari Iturralde, Txomin Peillen eta Jose Angel Irigarai, Joseba Sarrionandiaren liburu berriaren aurkezpenean. JON URBE / ARGAZKI PRESS >> berria.info: Sarrionandia «eguneratua» Juan Luis Zabala. Gaur egun gai askoren inguruan duen pentsamoldea jaso du idazleak ‘Moroak gara behelaino artean?’ saiakeran Kapitalismoa, kultura eta Euskal Herriaren etorkizuna daude gogoeta gaien artean Haren azken urteetako argazkirik ezagutzen […]
Ataramiñe’10 aurkeztuko da azaroaren 30ean Bilbon
Astearte honetan, azaroak 30, aurkeztuko da Bilbon ATARAMIÑE’10 aurtengo euskal preso poltiko eta iheslarien literatura koaderno bilduma. Aurkezpena Kalderapekon egingo da, 11:00etan. Sarrera librea izango da. Liburua salgai egongo da Durangoko liburu azokan, Ataramiñeren saltokian.
Sarrionandiaren azkena: “Moroak gara behelaino artean?” liburuaren aurrerapena
>> berria.info: “Moroak gara behelaino artean?” liburuaren aurrerapena Joseba Sarrionandiaren liburu ezberdina da ‘Moroak gara behelaino artean?’, Pamiela argitaletxeak datorren astean kaleratuko duena, egile beraren aurrekoekin konparatuz gero. Bereber hizkuntzaren lehenetako gramatika egile Pedro Hilarionek Sarrionandiari piztutako jakin-minetik abiatuz sortua, liburua askotarikoa eta sendoa da. Bertan aurkituko dituzu pertsonaia historikoak eta gerla kolonialei buruzko gogoetak, […]
« Mezu berriagoak — Mezu zaharragoak »