BIDEOA | Sautrela: Kartzelako literatura
eitb / sautrela (I) eitb / sautrela (II) Kartzelan ere egiten da literaturaren inguruko erreportajea. Sautrela
AUDIOA | Ez dago etxean: kartzela eta literatura
Euskadi Irratia Arantza Iturbek zuzendutako Euskadi Irratiko “Arratsaldean” saioan, Jose Luis Otamendik aurkeztu du Jokin Urainen EZ DAGO KARTZELAN saiakera. ENTZUN: Ez dago etxean: kartzela eta literatura.mp3 (Iraupena: 27:59).
Josu Landa Literaturian: Ospitalekoak
2010eko ekainaren 5ean, Larrabetzun, Literaturia 1011 jardunaldietan Mikel Antzaren OSPITALEKOAK nobela aurkeztu zuen Josu Landak
Itxaropenari eginiko harbidea
berria Jokin Urain idazle presoak kartzelako literaturaren historia eta sorkuntza lana uztartu ditu ‘Ez dago etxean’ liburuan Narrazio laburrak dira, eta literatura eta ihes egiteko nahiari buruzko gogoetak dakartza Gorka Erostarbe «Ba ote da, izan ere, ihesen baten bila ez dabilenik? Bere baitatik egin nahi du batek ihes, dagoen lekutik besteak, denborari ihes egin nahi […]
Sarean irakurgarri dago “EZ DAGO ETXEAN”, Jokin Urainen liburu berria
Ez dago etxean, Jokin Urainen saiakera liburu berria, irakurgarri dago sarean, osorik, susa-literatura webgunean. Ez dago etxean liburua Jose Luis Otamendik aurkeztuko du ekainaren 3an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Jalgi hadi kanpora Norenak ziren ikasi aurretik abestu edo lardaskatu ohi genituen Kontrapas eta Sautrela: «Euskara da kanpora eta goazen oro dantzara!». Geroago, plazara […]
Eguerdiko kafetxoaren mingotsa
berria OSPITALEKOAK Egilea: Mikel Antza Argitaletxea: Susa Beñat Sarasola Literaturarako talentu fina erakutsi zuen Mikel Antzak duela hogei urte baino gehiago. Pare bat ipuin liburu eta antzerki obra bat idatzi zituen orduan hogeitahamar urte ere ez zen gazteak. Askok egiten genuen galdera zen ea sasian emandako urte luzeetan literaturarako gaitasun hori herdoildu ote zitzaion. Erantzunaren […]
Kartzelatik, fikzioarekiko pasioz
berria Mikel Antzak ‘Ospitalekoak’ kaleratu du, bere lehen nobela, azken hiru urteetan espetxean idatzia Juan Luis Zabala. Idazle gisa 80ko hamarkadan erakutsi zituen dohain guztiei sendo eusteaz gain -«irudimena, pertsonaiak eraikitzeko abilidadea, argumentuak korapilatzeko maisutasuna eta fikzio hutsa traszenditzeko gaitasuna»-, «eboluzioa izan du Mikel Antzak» -sortzez, Mikel Albisu-, eta «idazkera helduagoa» erakutsi du, «estilo umotua», […]
Sarean irakurgarri dago Ospitalekoak, Mikel Antzaren nobela berria
susa-literatura Ospitalekoak, Mikel Antzaren nobela berria, irakurgarri dago sarean, osorik, susa-literatura webgunean. Liburua Creative Commons Aitortu Partekatu lizentziapean argitaratuta dago. Maite Iriarte Vicario eta Rafa Albisu Ezenarro gurasoei, zuengandik naiz, zuei esker ere gara Maixoli, berriro ibiltzen hasteko adorea emateagatik Ez da harritzekoa espetxeek lantegi, eskola, kaserna eta ospitaleen antza izatea, horiek denak espetxeak bezalakoak […]
Mikel Antzak eta Zubietak elkar topatu zutenekoa
boligrafo gorria Mikel Antza, argazki zahar batean Gorka Bereziartua Bazebilen zurrumurrua, bageneukan jakin-mina eta badator notizia: apirilaren 22an aurkeztuko du Susak Mikel Antzaren liburu berria, Ospitalekoak nobela. Hiru urtez aritu da donostiarra aurreneko eleberria idazten. Gaian ni baino jantziago dagoen batek esan beharko du liburu hau kokatzen denentz autofikzioaren esparruan. Gauza bat argi dago: baduela […]
Mikel Antzak aurreneko nobela kaleratuko du
berria Egilea: Mikel Antza Izenburua: ‘Ospitalekoak’. Generoa: nobela. Argitaletxea: Susa 2010 Espetxean idatzi du, eta kartzela-ospitale batean dagoen preso bati gertatutakoak ditu kontagai nagusi Odolaren usaina ipuin liburua argitaratu zuenetik 23 urtera, euskal letren plazara itzuliko da hilabete barru Mikel Antza idazlea (Donostia, 1961), Susa argitaletxeak apirilaren 22an aurkeztuko duen Ospitalekoak nobelarekin. Fresnesko espetxean dago, […]
Cómo no quererte, Alba
¡Cómo no quererte, Alba! Iñaki Gonzalo, Kitxu Txalaparta 2010 Biografia 1990eko irailaren 10ean Gareseko mediku gaztea, Begoña GarcÃa Arandigoyen, Alba, tiroz zauritu zuten El Salvadorren jazotako liskar batean; herrialdeko indar armatuen eta ERP Herriaren Armada Iraultzailearen gerrilla zutabe baten -FMLN Nazio Askapenerako Farabundo Martà Frontearena- arteko istiluak izan ziren. Bertsio ofizialak aditzera eman zuenez, bi […]
Jon Etxeandia, “Kartzelako lanak”
Kartzelako lanak Jon Etxeandia Amnistiaren Aldeko Mugimendua, 2001 Neurriak: 15 x 20 zm. 136 orrialde. Sarrera: Julen Larrinaga Irudiak: Juan Antonio Olagorta Txonta >> PDF formatoan Liburuak Jon Etxeandiak eta Juan Antonio Olagortak espetxean egindako lanak biltzen ditu: poemak, kartzelako pasarteak, errelatuak eta irudiak. Izan ere, Etxeandiak 18 urte eta Olagortak 21 urte egin zituzten […]
Jon Etxeandia, gure artera
Jon Etxeandia Zorroza gure artera bildu da. Hemendik aurrera ez du garagardorik edango. Ez du maitasunik egingo. Ez du konspirazioan jarraituko. Ez du hitz egingo. Ez du idatziko. Ez du agitazio eta propagandan arituko. Liburuak ez ditu irakurriko. Ez du kartzelaz eta literaturaz jardungo. Atzo hil zen. Hemendik aurrera ezingo du bere kabuz jarraitu, eta, […]
Fernando Alonsoren “Una flor en el juzgado” liburua aurkeztuko dute Sestaon
Urtarrilaren 8an, ostiralean, aurkeztuko dute Una flor en el juzgado liburua Sestaon. Aurkezpena arratsaldeko 19:00etan izango da, udal liburutegian, Txorromorro kultur elkarteak antolatuta. Liburuaren aurkezpena egingo dute Nekane Jurado, Anjel Alkalde eta Mitxel Sarasketak. Fernando Alonso Fernando Alonso. 1961eko azaroaren 14an jaio zen, Sestaon. Kazetaritza ikasketak burutu zituen Leioan, eta 1984an lizentziatu zen. Urte hartan […]
Iñaki Ojeda, “Penumbras de un ayer. Poesia bilduma”
Penumbras de un ayer. Poesia bilduma Espetxean idatzitako poemak. Iñaki Ojeda Martin de Bruton Txapel (Portugalete, 1964 – Barakaldo 1984) Ataramiñe, 2009. Neurriak: 15 x 21 zm. 117 orrialde. >> PDF fomatoan Iñaki Ojeda Martin de Bruton Txapel Txapel langile familia baten baitan sortu zen Portugaleten; frankismo garaian murgilduta ziren artean. Ortuellan Lanbide Heziketako ikasketak […]
« Mezu berriagoak — Mezu zaharragoak »