[Komikeri] Ilargirako bidean

→ komikeri.wordpress.com: Ilargirako bidean Durangoko azokara begira, Ataramiñe argitaletxeak bere nobedadeak aurkeztu ditu. Ataramiñeko lagunek urtero-urtero, euskal preso politikoen sorkuntza lanak ateratzeko ardura daukate, eta 2015 honen bukaeran hiru liburu aurkeztu dituzte, hoietariko bat Mikel Orbegozoren komiki berria da. Mikel Orbegozok 2010ean, lehenengoz kaleratu zuen “Preso nago” izeneko komikia. Urte bi geroago, 2013an, “Preso nago […]

Share

[info7] Oier Gonzalez: “Sorkuntza askatasun espazio bat da, askatasuna murriztu nahi duten instituzioen aurrean”

Mikel Orbegozoren ilustrazioa (Ataramiñe’14) → Info7: Oier Gonzalez [Ataramiñe]: “Sorkuntza askatasun espazio bat da, askatasuna murriztu nahi duten instituzioen aurrean” #EuskalPresoak Urtero bezala, edo hobe esanda, azken hamarkada luze honetan egin duen moduan, Ataramiñe argitaletxeak euskal preso politikoen sorkuntza lanak argitaratuko ditu Durangoko Azokara begira. Aurten hiru dira berrikuntzak eta horietaz guztietaz solastu dugu Oiar […]

Share

Jon Benito: Preso politiko oro Nelson Mandela bat da bere hersturan

Preso politiko oro Nelson Mandela bat da bere hersturan. Jon Benito Bilbo 2014.11.28 Horixe izan zen, liburuaren itzulpena zuzentzerakoan sentitu nuena. Kartzelan bahitua duten preso politikoak bi helburu nagusi ditu: kartzela baldintza gogorrak gaindituz bizirautea eta bere sinesmen, ideia eta fede politikoei egoera zail horietan eustea. Preso politikoarentzat, Mandelak ere horrela dio, borroka ez da […]

Share

[GARA] Ataramiñek edozein irakurle aseko duen uzta aurkeztu du

→ Gara: Ataramiñek edozein irakurle aseko duen uzta aurkeztu du Ekaitz Sirventek itzulitako Nelson Mandelaren autobiografiako atal bat, Ibon Muñoak idatzitako bertso-liburu berria eta hogei errepresaliaturen ekarpenak jasotzen dituen bilduma. Hori da aurten Ataramiñek aurkeztu duen uzta, edozein irakurlerentzat gozagarri izango dena. Iker BIZKARGUENAGA BILBO Ataramiñek ez dio hutsik egin urteroko hitzorduari, eta, ohi bezala, […]

Share

[berria.eus] Ziegatik kaleratutakoak

Jon Benito eta Ataramiñeko Mitxel Sarasketa eta Oier Gonzalez. M. DEL VALLE/ ARP → berria.eus: Ziegatik kaleratutakoak Ibon Muñoaren Ainarak herrira itzuliko dira bertso liburua eta Ekaitz Sirventek itzulitako Mandelaren autobiografia kaleratu ditu Ataramiñek 2014-11-29 / Iñigo Astiz «Hamabi urte hainbeste aje/ hormatzar hauen barnean,/ sasoi loriak geratu ziren/ dilindan iraganean,/ kurrilo aldrak urrian dira/ […]

Share

[naiz.eus] Uzta oparoa eramango du Ataramiñek Durangoko Azokara

Ataramiñeren 2014ko uztaren aurkezpena. (ARGAZKI PRESS) → naiz.info: Uzta oparoa eramango du Ataramiñek Durangoko Azokara Euskal preso politikoen literatura eta sorkuntza lanak argitara eramateko xede duen Ataramiñek uzta oparoa dakar aurten ere. @GARA_ikerbizkar | BILBO | 2014/11/28 Ostiral honetan aurkeztu ditu Ataramiñek, Bilbon, 2014ko liburuak: Ataramiñe14 bilduma, ‘Urte ilunak’ Ekaitz Sirvent zarauztarrak itzulitako Nelson Mandelaren […]

Share

Ataramiñe 2014 liburuen aurkezpena

Ataramiñe 2014 liburuen aurkezpena 2014an kaleratutako liburuak aurkeztuko ditugu azaroaren 28an -ostirala- Bilbon. → Ataramiñe14. Askoren artean. 20 preso eta iheslari politikoen lanak. → Urte Ilunak. Nelson Mandela. Eusk.: Ekaitz Sirvent (Zarautz) preso politikoa → Ainarak herrira itzuliko dira. Ibon Muñoa (Eibar) preso politikoa Tokia eta ordua: AZAROA 28 – ostirala – 11:00 Errondabide Kultur […]

Share

417 orrialde Kordoba bidean

Aurkezpenaren argazki gehiago: hemen Untzaga plazan EUSKAL PRESO TA IHESLARIAK EUSKAL HERRIRA pankartaren inguruan bildu ginen Eibarren Kulturgunean Ibon Muñoaren Ainarak herrira itzuliko dira liburu berria aurkeztu aurretik. Ixidrok gidatu zuen aurkezpena. Ibonen oraingo egoera ere aipatu zuen. 2000. urtetik espetxean, martxoan Puerto Ietik Kordobara aldatu eta espetxe berrira egokitu behar. Aurreko astean Ibon bisitatzen […]

Share

Ibon Muñoaren “AINARAK HERRIRA ITZULIKO DIRA” liburuaren aurkezpena

Uztailaren 10ean aurkeztuko dugu Eibarren Ibon Muñoa (Eibar, 1958) preso politikoaren bigarren liburua: Ainarak herrira itzuliko dira. Ibon Muñoa 2000ko urrian atxilotu zuten. Harrez gero preso daukate: Valdemoro, Kordoba, Burgos, Langraitz, Puerto I eta, 2014ko martxotik hona, Kordoban. 2011n Ametsen txokoan bizi naiz liburua argitaratu zuen, eta liburu horretako hitzak hartuta Eibarko hainbat artistek Ametsen […]

Share

“Zaindariak paper bila ari dira zeldetan”, Pasai Donibanen

Bixi-Bixi Kultur Elkarteak antolatuta, presoak eta literatura inguruko jardunaldiak egingo dira urtarrilaren 8 eta 10ean Pasai Donibanen: urtarrilak 8, astezakena, 19:30, Victor Hugo: – Ataramiñe. Sorkuntza eta kartzela. Oier Gonzalez – Agurra eta Ohorea liburuaren aurkezpena. Jokin Urain. urtarrilak 10, ostirala, 19:30, Herriko zinema: – Xabier Alegriak euskaratutako Eduardo Galdeanoren liburua oinarri hartuta ekimen berezia […]

Share

Jokin Urain, “Agura eta Ohorea” liburuaren aurkezpenean esandakoak

Jokin Urainek Eibarko aurkezpenean

Share

Ataramiñe13 aurkezpena Hernanin | A18, osteguna

HITZALDIA Karlos Apeztegiak Ataramiñe koadernoak zer diren azalduko du ostegunean, abenduak 18, 19:00etan hasita, Hernaniko Garin tabernan. Karlosek espetxean idazten zuenaren inguruan ere hitz egingo du. Bukaeran galderak egiteko aukera izango da. Ataramiñeren liburuak salgai izango dira bertan. / literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Jokin Urainen “Agurra eta Ohorea” liburuaren aurkezpena Eibarren

“Agurra eta Ohorea”, Jokin Urainen liburu berria aurkeztuko dute Eibarren, abenduaren 20an, Kultu topalekuan, 19:30etan. Abenduaren 20tik 29ra presoen lanen erakusketa egingo da bertan: Mikel Zarraberen margoak, Ibon Muñoaren idatziak eta Ataramiñeren liburuak egongo dira erakusketan. Jokin Urainen aurkezpenarekin zabalduko da erakusketa. / literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

“Angiolillo” liburuaren aurkezpenak

Angiolillo liburua, Aitor Aranzabalek espetxean idatzitako liburua datorren larunbatean, abenduak 14, aurkeztuko dute Oñatiko Antixena gaztetxean, goizeko 11:00etatik aurrera. Ekitaldia Debagoieneko gaztetxeen arteko V. jardunaldien barnean burutuko dute. Oñatiko gaztetxeaz gain, Durangoko Azokan ere aurkeztu dute, eta beste hainbat lekutan ere. Liburua Bergarako gaztetxean auzolanean muntatu eta ekainaren 14ean aurkeztu zuten bertan. Ondoko bideotan ikus […]

Share

Jose Luis Otamendi, “AGURRA ETA OHOREA. EUSKAL MILITANTEEN HERIOTZA KRONIKA” liburuaren irakurketa bat

AGURRA ETA OHOREA. Euskal militanteen heriotza kronika liburuaren irakurketa bat (Durangoko Ahotsenean: 2013.12.08) Gauza berrietara jarri beharrean gaude. Berezia da liburu honen aurkezpena, berezia eta ezohikoa. Ez baita batere ohikoa gurean kartzelan azken mende laurdenean literatur bide sendo eta oso pertsonala burutu duen idazlearen obra, bera libre dagoela aurkeztea. Orain arte ohituta geunden Jokin Urainen […]

Share
« Mezu berriagoakMezu zaharragoak »