Ataramiñe’10 aurkeztuko da azaroaren 30ean Bilbon

Astearte honetan, azaroak 30, aurkeztuko da Bilbon ATARAMIÑE’10 aurtengo euskal preso poltiko eta iheslarien literatura koaderno bilduma. Aurkezpena Kalderapekon egingo da, 11:00etan. Sarrera librea izango da. Liburua salgai egongo da Durangoko liburu azokan, Ataramiñeren saltokian.

Share

Jokin Urain: “Espetxean burua ez galtzeko modu bat izan daiteke idaztea”

Jokin Urain Elkarrizketa egin diote Jokin Uraini Gara egunkariko “Mugalari” gehigarrian, 2010.07.16ko alean, “Ez dago etxean” liburuaren inguruan, eta oro har kartzelak eta literatura gaiaren inguruan. Elkarrizketa papereko edizioan bakarrik argitaratu da baina, eta pdf formatuan ekarri dugu hona: >> Jokin Urain. “Espetxean burua ez galtzeko modu bat izan daiteke idaztea”.pdf

Share

Kartzelako literaturaz

berria.info Kartzelako literaturaz Leire Lopez Ziluaga Jokin Urain ez dago etxean irakurtzen dugu liburuaren azalean. Errealitatea azalean. Jokin Urainek hogei urtetik gora daramatza preso, eta, beraz, ezin da etxean egon. Kartzelan bertan idatzi ditu orain arteko lan guztiak. Bi nobela argitaratu zituen aurrena -Izaina eta Adlotse-, eta kronika nahiz saiakera landu ditu azkeneko hiru liburuetan […]

Share

BIDEOA | Sautrela: Kartzelako literatura

eitb / sautrela (I) eitb / sautrela (II) Kartzelan ere egiten da literaturaren inguruko erreportajea. Sautrela

Share

AUDIOA | Ez dago etxean: kartzela eta literatura

Euskadi Irratia Arantza Iturbek zuzendutako Euskadi Irratiko “Arratsaldean” saioan, Jose Luis Otamendik aurkeztu du Jokin Urainen EZ DAGO KARTZELAN saiakera. ENTZUN: Ez dago etxean: kartzela eta literatura.mp3 (Iraupena: 27:59).

Share

Itxaropenari eginiko harbidea

berria Jokin Urain idazle presoak kartzelako literaturaren historia eta sorkuntza lana uztartu ditu ‘Ez dago etxean’ liburuan Narrazio laburrak dira, eta literatura eta ihes egiteko nahiari buruzko gogoetak dakartza Gorka Erostarbe «Ba ote da, izan ere, ihesen baten bila ez dabilenik? Bere baitatik egin nahi du batek ihes, dagoen lekutik besteak, denborari ihes egin nahi […]

Share

Sarean irakurgarri dago “EZ DAGO ETXEAN”, Jokin Urainen liburu berria

Ez dago etxean, Jokin Urainen saiakera liburu berria, irakurgarri dago sarean, osorik, susa-literatura webgunean. Ez dago etxean liburua Jose Luis Otamendik aurkeztuko du ekainaren 3an (osteguna) 11:00etan Donostiako Udal Liburutegiko sotoan. Jalgi hadi kanpora Norenak ziren ikasi aurretik abestu edo lardaskatu ohi genituen Kontrapas eta Sautrela: «Euskara da kanpora eta goazen oro dantzara!». Geroago, plazara […]

Share

Jon Etxeandia, “Kartzelako lanak”

Kartzelako lanak Jon Etxeandia Amnistiaren Aldeko Mugimendua, 2001 Neurriak: 15 x 20 zm. 136 orrialde. Sarrera: Julen Larrinaga Irudiak: Juan Antonio Olagorta Txonta >> PDF formatoan Liburuak Jon Etxeandiak eta Juan Antonio Olagortak espetxean egindako lanak biltzen ditu: poemak, kartzelako pasarteak, errelatuak eta irudiak. Izan ere, Etxeandiak 18 urte eta Olagortak 21 urte egin zituzten […]

Share

Jon Etxeandia, gure artera

Jon Etxeandia Zorroza gure artera bildu da. Hemendik aurrera ez du garagardorik edango. Ez du maitasunik egingo. Ez du konspirazioan jarraituko. Ez du hitz egingo. Ez du idatziko. Ez du agitazio eta propagandan arituko. Liburuak ez ditu irakurriko. Ez du kartzelaz eta literaturaz jardungo. Atzo hil zen. Hemendik aurrera ezingo du bere kabuz jarraitu, eta, […]

Share

Iñaki Ojeda, “Penumbras de un ayer. Poesia bilduma”

Penumbras de un ayer. Poesia bilduma Espetxean idatzitako poemak. Iñaki Ojeda Martin de Bruton Txapel (Portugalete, 1964 – Barakaldo 1984) Ataramiñe, 2009. Neurriak: 15 x 21 zm. 117 orrialde. >> PDF fomatoan Iñaki Ojeda Martin de Bruton Txapel Txapel langile familia baten baitan sortu zen Portugaleten; frankismo garaian murgilduta ziren artean. Ortuellan Lanbide Heziketako ikasketak […]

Share

Belen Gonzalez, “Zimaren abenturak”

Zimaren abenturak. Belen Gonzalez Peñalva Irudiak: Kepa Etxebarria Sagarzazu Ataramiñe, 2007. Neurriak: 18 x 18 zm. 120 orrialde >> PDF formatoan Haurrei zuzendutako liburu honetan, Zimak itsasoa hasi eta zerua amaitzen den lurraldeetan egindako ibilerak kontatzen dizkigu egileak.

Share

Joxe Blanco, “Seineri aurrez aurre kontaturiko ipuinak”

Seineri aurrez aurre kontaturiko ipuinak Joxe Blanco Gomez Ataramiñe, 2004. Neurriak: 18 x 18 zm. 77 orrialde. >> PDF formatoan Bost dira liburu honetan jasotzen diren ipuinak, haur txikiei zuzenduak denak, baina estilo eta marrazki mota ezberdinekin: “Marisorgina”, “Sagu zahar txikiaren istorioa”, “Honddarbiko familia ausarta”, “Mendizale apartak” eta “Artea, Iratiko sorgina” ditugu bost ipuinok. Edizio […]

Share

Jose Luis Otamendi | Espetxea eta literatura

Jose Luis Otamendi idazleak 2002ko ATARAMIÑEren aurkezpenerako egindako saioa: “Kartzelan literatura asko idazten da eta asko idatzi da baina, agerian dagoena oso gutxi da. Izeberg bati buruz ari gara. Frankismoaren azken ostikoekin hasi, Xabier Amurizarekin, Jon Lariz-ekin, eta gaur egunekoak arte espetxean idatzitako literatura jo daiteke garaikide, eta ez ETAko presoek idatzia delako, ez baita […]

Share

[Gara 2002.12.01] Laura Mintegi “Ataramiñe liburu berria”

Ataramiñe’02 → gara.net: «Ataramiñe» liburu berria «Ataramiñe» liburu berria Laura Mintegi Bihar liburu berri bat aurkeztuko da Bilbon. «Beste bat gehiago» pentsa lezake norbaitek, «Durangoko gerizpean loretutakoa». Liburu hau, ordea, ez da hazi Durangoko itzalpeari esker, bestelako itzalaren erruz baizik. Liburu honetako poemak eta ipuinak Espainia eta Frantzian sakabanaturik dauden kartzeletako ziegetan sortu dira, eta […]

Share

Euskara ialgi dadila bere entzerrutik

→ Egin, 1996.03.19: Euskara ialgi dadila bere entzerrutik Ziegaren ilunenean, presoak amets egiten du. Isolamenduaren gogorrenean, presoak ihes egiten du. Hitza asmatzen du, eta orduan literatura sortzen da. Euskal literatura kartzelan hasi zen. Gure lehen idazlea kartzelan sortu zen. Kartzelak egin zuen Etxepare idazlea. Ilunaren ziegan, bakartasunaren ziegan, hika egiten dio bere buruari, beste ni […]

Share
« Mezu berriagoakMezu zaharragoak »