“Ainarak herrira itzuliko dira”, Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
Ainarak herrira itzuliko dira Ibon Muñoa Arizmendiarrieta Ataramiñe, 2014. Euskaraz Neurriak: 10,5 x 15 zm. 418 orrialde. Azaleko irudia: Mitxel Zarrabe Hitzaurrea: Mikel Arrillaga Irakurri / Deskargatu hemen: >> Ainarak herrira itzuliko dira.pdf >> Irakurri on-line >> e-book eta beste formatu batzuetan Ibon Muñoa (Eibar) 2000. urtean atxilotu zuten. Ainarak herrira itzuliko dira liburu honetan […]
Olatz Caminos “Bakarlekuko bakarrizketa” 2004
Bakarlekuko bakarrizketa Olatz Caminos Uribe 2004 Ataramiñe04 >> PDF formatuan >> ON LINE irakurtzeko >> e-book eta beste formatu batzuk Olatz Caminos Uribe (Santutxu, Bilbo) 2000ko azaroaren 10ean atxilotu, torturatu eta sei urte egin zituen espetxean. 2006ko azaroaren 7an irten zen kalera Alacanteko espetxetik. “NIRE NIA BAINO EZ DUT” Emakumea, gartzela eta isolamendua, Olatz Caminos […]
[Argazkiak] Jon Etxeandia gogoan
Jon Etxeandia gogoan Bizkargi – Larrabetzu 2015.02.08 → Jon Etxeandia gogoan → Gara egunkariko gutuna Bizkargiko bertsoak. Etxahun Lekue / literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /
[Gara] Jon Etxeandia gogoan
→ naiz.eus: Jon Etxeandia gogoan Jon Etxeandia gogoan Mitxel Sarasketa eta Oier Gonzalez Ataramiñe Bihar omenaldi moduko bat egingo diogu Jon Etxeandiari Bizkargin eta Larrabetzun. Bizkargi tontorrean, eguerdian, ekitaldi xume bat, gure ohiko estiloan. Badakizu: Jonen bizitza eta gorabeherak errepasatu, kartzelako kontuak, poemaren bat, hitz batzuk, bertsoak, Eusko Gudariak… Bizkargiko sinbologia guztiarekin. Burkideak, lagunak, etxekoak, […]
Jon Etxeandia gogoan
Jon Etxeandiak gauza asko egin zituen bere bizitzan. Horien artean Ataramiñe sortu eta bideratu… 2010eko otsailaren 9ra arte. Aurten omenaldi xume bat egingo diogu, otsailaren 8an, haren heriotzaren urteurrenean. Aitxaki bat ere bada, Jonen lagunak, burkideak eta etxekoak Ataramiñeren inguruan bildu eta Jon gogoratuz geure ibilibideaz jarduteko. Hartara, 12:00etan batzar orokorrean besarkatuko dugu elkar Bizkargiko […]
[Ortzadar] Sorkuntza eta hausnarketa, ziegatik argira
→ Sorkuntza eta hausnarketa, ziegatik argira MARTA MORALES → Ortzadar385.PDF Euskal preso eta iheslarien lanak kaleratzen dituen ATARAMIÑE KOLEKTIBOAk hiru nobedade aurkeztu ditu. Olerkiak, kronikak, ipuinak, itzulpenak eta ilustrazioak aurki daitezke aurtengo uzta oparoan. Sorkuntza bultzatzeaz gain, lanok hausnarketarako proposamena ere badirela nabarmendu du Oier Gonzalez elkarteko kideak JOSEBA Sarrionandiak idatzi eta Ruper Ordorikak musikatutako […]
Harpidetza kanpaina
Harpidedun izateko, aukeratu harpidetza mota txartelan, idatzi zure datuak, eta bidali ataraliteratura[a bildua]gmail.com helbidera. Bestela ere, txarteleko datuak e-mezu edo erantsitako testu dokumentu batean bidaltzearekin nahikoa izango da. Durangoko Azokan ere Ataramiñe-Euskal Preso Politikoen lagunak saltokian bertan -Barrenkale 38-39- harpidetza egiteko aukera izango da. Bi xede ditu harpidetza kanpaina honek: → Banaketa erraztea. Liburuak zure […]
Jon Benito: Preso politiko oro Nelson Mandela bat da bere hersturan
Preso politiko oro Nelson Mandela bat da bere hersturan. Jon Benito Bilbo 2014.11.28 Horixe izan zen, liburuaren itzulpena zuzentzerakoan sentitu nuena. Kartzelan bahitua duten preso politikoak bi helburu nagusi ditu: kartzela baldintza gogorrak gaindituz bizirautea eta bere sinesmen, ideia eta fede politikoei egoera zail horietan eustea. Preso politikoarentzat, Mandelak ere horrela dio, borroka ez da […]
[GARA] Ataramiñek edozein irakurle aseko duen uzta aurkeztu du
→ Gara: Ataramiñek edozein irakurle aseko duen uzta aurkeztu du Ekaitz Sirventek itzulitako Nelson Mandelaren autobiografiako atal bat, Ibon Muñoak idatzitako bertso-liburu berria eta hogei errepresaliaturen ekarpenak jasotzen dituen bilduma. Hori da aurten Ataramiñek aurkeztu duen uzta, edozein irakurlerentzat gozagarri izango dena. Iker BIZKARGUENAGA BILBO Ataramiñek ez dio hutsik egin urteroko hitzorduari, eta, ohi bezala, […]
[berria.eus] Ziegatik kaleratutakoak
Jon Benito eta Ataramiñeko Mitxel Sarasketa eta Oier Gonzalez. M. DEL VALLE/ ARP → berria.eus: Ziegatik kaleratutakoak Ibon Muñoaren Ainarak herrira itzuliko dira bertso liburua eta Ekaitz Sirventek itzulitako Mandelaren autobiografia kaleratu ditu Ataramiñek 2014-11-29 / Iñigo Astiz «Hamabi urte hainbeste aje/ hormatzar hauen barnean,/ sasoi loriak geratu ziren/ dilindan iraganean,/ kurrilo aldrak urrian dira/ […]
[naiz.eus] Uzta oparoa eramango du Ataramiñek Durangoko Azokara
Ataramiñeren 2014ko uztaren aurkezpena. (ARGAZKI PRESS) → naiz.info: Uzta oparoa eramango du Ataramiñek Durangoko Azokara Euskal preso politikoen literatura eta sorkuntza lanak argitara eramateko xede duen Ataramiñek uzta oparoa dakar aurten ere. @GARA_ikerbizkar | BILBO | 2014/11/28 Ostiral honetan aurkeztu ditu Ataramiñek, Bilbon, 2014ko liburuak: Ataramiñe14 bilduma, ‘Urte ilunak’ Ekaitz Sirvent zarauztarrak itzulitako Nelson Mandelaren […]
Ataramiñe 2014 liburuen aurkezpena
Ataramiñe 2014 liburuen aurkezpena 2014an kaleratutako liburuak aurkeztuko ditugu azaroaren 28an -ostirala- Bilbon. → Ataramiñe14. Askoren artean. 20 preso eta iheslari politikoen lanak. → Urte Ilunak. Nelson Mandela. Eusk.: Ekaitz Sirvent (Zarautz) preso politikoa → Ainarak herrira itzuliko dira. Ibon Muñoa (Eibar) preso politikoa Tokia eta ordua: AZAROA 28 – ostirala – 11:00 Errondabide Kultur […]
Joseba Arregi Erostarbe: “Kartzela handia”
Joseba Arregi Erostarbe Oinatiko preso politikoak kartzeletan egon ohi den kontrol dorrea irudikatu du herriko plazan. Espetxeko literaturan askotan errepikatzen den irudia ekartzen digu gogora: espetxe txikia / espetxe handia. Irudi hau aukeratu dugu espetxe txikian egindako lanen aurtengo bildumaren azalerako. Autoerretratua Joseba Arregi Erostarbe 1946. Azpilleta baserria, Arantzazu. Oñati Centro Penitenciario Alicante II (Villena) […]
417 orrialde Kordoba bidean
Aurkezpenaren argazki gehiago: hemen Untzaga plazan EUSKAL PRESO TA IHESLARIAK EUSKAL HERRIRA pankartaren inguruan bildu ginen Eibarren Kulturgunean Ibon Muñoaren Ainarak herrira itzuliko dira liburu berria aurkeztu aurretik. Ixidrok gidatu zuen aurkezpena. Ibonen oraingo egoera ere aipatu zuen. 2000. urtetik espetxean, martxoan Puerto Ietik Kordobara aldatu eta espetxe berrira egokitu behar. Aurreko astean Ibon bisitatzen […]
Ataramiñe 2014: Lagun, senide, kide preso maiteoi
Txoriak hizpide ditu Ibon Muñoak, Eibarren aurki plazaratuko duen Ainarak herrira itzuliko dira bertso-paper bilduman. Txoriak espetxearen iruditegian sarri azaltzen diren elementuak dira. Askatasunaren, izate librearen irudikapen bizi, espetxea bera inguratzen duen burdin-elorri arantzetan pausatzen dira aldiro, preso dagoenaren begi bistan. Presoaren begi bista mugatzen duen paretaren gainean salto-hegaldaka. Txoriak txori, zioen zilar ahotsezko poetak […]
« Mezu berriagoak — Mezu zaharragoak »