Emakumeen espetxea, antzerki

>> berria.info: Emakumeen espetxea, antzerki Nafarroako Unibertsitate Publikoko Antzerki Tailerrak azken lana estreinatuko du gaur Donostian Presas lana obra korala da; hamalau pertsonaiaren ahotsen bidez kartzelaren mendeku asmoa azaltzen du. / MARTINKO Espetxean diren emakumeen bizimodua, mundua eta ametsak agertzen dituen antzezlan bat estreinatuko du gaur Nafarroako Unibertsitate Publikoko Antzerki Tailerrak Donostian: Presas. Ignacio del […]

Share

Espetxeko maindireek ere artea sortzeko balio dezakete

>> gara.net: Espetxeko maindireek ere artea sortzeko balio dezakete >> aurkezpena.jpg Zuraide ETCHEMENDY Lucio Urtubia anarkistak Parisen daukan Louise Michel aretoan euskal presoek eginiko artelanak ikusgai izanen dira bi astez. Artelan horien artean Patxiku Guimon preso ohiak kartzelako maindireen gainean tindaturiko zenbait margo ikus daitezke. Parisko Cascades karrikaren 42an dago Louise Michel aretoa. Haren gainean […]

Share

Burdin-barrak irribarrez

>> argia.com: Burdin-barrak irribarrez Jon Torner Preso nago. Mikel Orbegozo. Ataramiñe (2010). 72 orrialde, koloretan. Mikel Orbegozo donostiarra Mansillako espetxean dago preso, Leonen (Espainia). 2005eko otsailean atxilotu zuten, eta kartzeletako bizimodua ongi ezagutzen du, espainiarretakoa bereziki. Preso nago komikia bizimodu horren isla da. Barneko sentipenez mintzo da Orbegozo, ziega barruan beste dimentsio bat hartzen duten […]

Share

Patxiku Gimonen margolanak ikusgai Baionan

>> kazeta.info: Espetxeko iluntasunatik bizitzaren kolore anitzetara, Patxiku Gimonen margolanak ikusgai Baionan >> argazkiak: bat, bi, hiru, lau. “Euskal Boteroa ote?”. Galdera pausatzen du Baionako Kalostrape ostatuan ikusgai diren margoak behatzen dituen lagunak. Patxiku Gimon hendaiarraren margolanak dira. Kartzelan igarotako urteetan eginiko gehienak, baina ziegaren iluntasunatik ihesi eginez kolore eta forma eskubalak eskeintzen ditu artistak. […]

Share

Giltzapetik datozen gogoetak

Presoek idatzitako testuekin errezitaldia emango dute gaur Lasarten, Xirimiri elkartean, 19:30ean >> berria.info: Giltzapetik datozen gogoetak Maite Alustiza Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik jasotako hitzak lelopean, saio berezia eskainiko dute gaur Lasarten (Gipuzkoa) 30 bat lagunek. Xirimiri elkartean izango da emanaldia, 19:30etik aurrera. Poesia, eskutitzak, bertsoak, kontakizun musikatuak… Horiek guztiak entzuteko aukera izango da, […]

Share

Oier Gonzalez: Lagun izoztua

Joseba Sarrionandiaren liburuaren irakurtaldia. Villefranche sur Saôneko espetxean grabatua [zuzeu.com]. >> Oier Gonzalez: Zithal lili 2010eko azaroak 26. Aupa, Espetxea oso errealitate zurruna bada ere, aldiro, tolesdura txikiekin topo egin liteke, marra horizontal eta bertikalez gainezka dagoen paisaia hausten duten tarteak. Tolesdura horietako batean osatu ahal izan nuen honoko bideo hau… eta beste moeta bateko […]

Share

Ataramiñe’10

Ataramiñe’10 Euskal errepresalitatu politikoen literatura koadernoak 2010 Neurriak: 15 x 21 zm. 154 orrialde. Azaleko irudia: Joseba Galarraga Arrona >> PDF formatoan Ataramiñe’12an parte hartu dute Hitzaurrea Jon Etxeandia oroimenean Eñaut Aiartzaguena Brabo Denboraren ur tantak eta beste Gorka Lupiañez Mintegi Marrazkiak Ibon Meñika Orue-Etxebarria Marmotaren eguna Fernando Alonso Reivindicación temeraria Olatz Lasagabaster Anza Testua […]

Share

[bideoa] preso nago ataramiñe 2010

Share

“Preso nago” komiki liburuaren aurkezpenaren kronikak

Irribarrez libreago >> berria.info: Irribarrez libreago Iñigo Astiz Kartzelako egunerokoa umorez kontatzen duen ‘Preso nago’ komiki liburua kaleratu du Mikel Orbegozok Erresistentziarako arma da umorea; edo izan daiteke, behintzat. Hori da Mikel Orbegozo euskal presoak kaleratu duen komiki liburutik ondorioztatzen dena. Preso nago du izenburua Ataramiñe elkarteak argitaratutako lanak, eta Irribarrez pixka bat libreago azpi […]

Share

Mikel Orbegozoren “Preso Nago” komiki liburua aurkeztuko du Ataramiñek abenduaren 2an Iruñean

Mikel Orbegozo euskal preso politiko donostiarrak eginiko PRESO NAGO komiki liburua aurkeztuko du Ataramiñek datorren ostegunean Iruñean. Aurkezpena Iruñeko LA HORMIGA ATOMIKA liburudendan egingo da, 11:30etan. >> Preso nago.pdf Abiapuntua hori izanik burutu du Mikel Orbegozok komiki bilduma hau. Preso egoteak ez baitu esan nahi askatasuna lapurtu diotenik, ezta gutxiago ere; sormenaren bitartez eskuratzen du […]

Share

Ataramiñe’10 aurkeztuko da azaroaren 30ean Bilbon

Astearte honetan, azaroak 30, aurkeztuko da Bilbon ATARAMIÑE’10 aurtengo euskal preso poltiko eta iheslarien literatura koaderno bilduma. Aurkezpena Kalderapekon egingo da, 11:00etan. Sarrera librea izango da. Liburua salgai egongo da Durangoko liburu azokan, Ataramiñeren saltokian.

Share

Aitor Aranzabal Altuna: ANGIOLILLO

Angiolillo Aitor Aranzabal Altuna 2010 >> Angiolillo.pdf AITZINSOLASA Ataramiñe, atera mina, euskalki batean ala bestean, esamolde edo espresio hau erabiliko dugu barruko harra ateratzeko. Barruan, barnean dugun korapiloa askatzeko tresna egokia da boligrafoa. Paperaren aurrean jarri eta lauzpabost, bospasei, hamaika edo hamabi esaldi izkiriatzea, terapia oso erabilgarria da, hesteetako min guztiak sendatzeko. Euskal preso politikoen […]

Share

Olerkiak. Ibon Muñoa

Olerkiak Ibon Muñoa Eibarko Amnistiaren Aldeko Mugimendua. 2009ko abendua >> Olerkiak. Ibon Muñoa.pdf Ibon Muñoa Arizmendiarrieta eibartarra 2000. urteko urriak 18 batez atxilotu zigun espainiar poliziak. Ordudanik estatu espainiarreko hainbat espetxe ezagutu ditu, dispertsio politika krudela dela medio. Valdemoro, Kordoba, Burgos, Langraitz… Azkenengo bost urteetan Puerto I-eko espetxean daukate, Eibartik 990 kilometrotara. Urte guzti hauetan, […]

Share

Jokin Urain: “Espetxean burua ez galtzeko modu bat izan daiteke idaztea”

Jokin Urain Elkarrizketa egin diote Jokin Uraini Gara egunkariko “Mugalari” gehigarrian, 2010.07.16ko alean, “Ez dago etxean” liburuaren inguruan, eta oro har kartzelak eta literatura gaiaren inguruan. Elkarrizketa papereko edizioan bakarrik argitaratu da baina, eta pdf formatuan ekarri dugu hona: >> Jokin Urain. “Espetxean burua ez galtzeko modu bat izan daiteke idaztea”.pdf

Share

Kartzelako literaturaz

berria.info Kartzelako literaturaz Leire Lopez Ziluaga Jokin Urain ez dago etxean irakurtzen dugu liburuaren azalean. Errealitatea azalean. Jokin Urainek hogei urtetik gora daramatza preso, eta, beraz, ezin da etxean egon. Kartzelan bertan idatzi ditu orain arteko lan guztiak. Bi nobela argitaratu zituen aurrena -Izaina eta Adlotse-, eta kronika nahiz saiakera landu ditu azkeneko hiru liburuetan […]

Share
« Mezu berriagoakMezu zaharragoak »