Gartxot, ‘BARRUAN’ [komikia]
BARRUAN [komikia]Gartxot Ataramiñe, 2022 Hitzaurrea: Mikel Orbegozo Etxarri17cmx24cm127 orr. «2000. hamarkadan kokatzen da Frantziako espetxeetan. Gure protagonista ETA erakundeko militante izateagatik kartzelatu dute. Ez da autobiografikoa, bizitako esperientziak agertzen dira, tokiak, jendea, kideak… baina baita ere beste kide batzuen bizipenak eta hauek patio ordu luzeetan kontaturikoak. Komiki honek oihu ozena izan nahi du kartzelaren aurka; […]
Jose Mari Sagardui Moja «Gatza», ‘Zaldi Berdea’
Zaldi BerdeaJose Mari Sagardui Moja ‘Gatza’Ataramiñe, 2022 Azaleko irudia: Unai Iturriaga Zugaza-ArtazaHitzaurrea: Joseba Sarrionandia Uribelarrea15cmx21cm194 orr. Egiteko leku aproposean idatzi zuen Jose Mari Sagarduik narrazio hau, kartzelan ia 31 urte zeramatzala, ordu arte saiatu gabe zuen hanka egiteko moduari helduta, betiere kaleko askatasuna eta bertako eta barruko lagunak gogoan. Hiru hamarkadan hainbat aldiz saiatu zen […]
[GAUR8] Euskararen eta kartzelaren arteko harreman makurra, arazo zahar baten sintoma
→ naiz.eus: [GAUR8] Xabier Izaga • Euskararen eta kartzelaren arteko harreman makurra, arazo zahar baten sintoma Iragan abenduan, euskara irakasle talde batek espetxeetan egiten duen lanaren berri eman zuen, eta euskal presoen euskara ikasteko eskubidea bermatzeko eskatu zioten Lakuako Gobernuari. Laster aurkeztuko dituzte beren eskakizunak Gasteizko Legebiltzarrean ere. Euskara aspaldiko arazotzat izan dute Espainiak eta Frantziak. […]
Mixel Etxekopar, ‘Musikartzela’
MusikartzelaMixel EtxekoparZTK argitaletxeaBaigorri, 2022 2008az geroztik Mixel Etxekopar musikari Lannemezango presondegira joan etorrian izan da, Didier Agerre preso politiko pagolarrak txirula jotzen irakastea eskatu ziolako. Hala, urte askotako bisitetan bizi izandakoak Musikartzela liburuan bildu ditu. → xiberokobotza.org: Musikartzela, Lannemezango presontegiko bisiten kroniken bildüma → Spotify – France Bleu Pays Basque: ‘Musikartzela’ liburua → argia.eus: Musikartzela, Lannemezango presondegiko […]
Zigor Olabarria, ‘Txori Urdinak’
Txori urdinakEspetxearen erretratu bat Santi Cobos presoaren ahotikZigor Olabarria OleagaArgia, 2021130×200 mm212 orrialde → liburua hemen eros daiteke: Argia Azoka → argia.eus: Txori urdinak Santi Cobosek (Leon, Gaztela, 1968) bizitzaren erdia eman du preso. Pairatu ditu torturak, jipoiak, muturreko isolamendua, FIES sailkapena; burutu ditu hamaika protesta eta ihesaldi saiakera, bahitu ditu funtzionarioak eta poliziak. Bidean, […]
[argia.eus] Itziar Moreno: ‘Covid-19a espetxetan: Kronika murruen barnetik’
→ argia.eus: COVID-19A ESPETXETAN: KRONIKA MURRUEN BARNETIK «Besarkadarik gabeko urtea Renneseko presoontzat» Artikuluaren egilea, Itziar Moreno Martínez (Bilbo) 2011ko apirilean atxilotu zuen Poliziak Creusen (Frantziako Estatua) tiroketa baten ostean, Oier Gómez gasteiztarrarekin batera jendarmeen errepideko kontrol batetik ihes egiten saiatzean. 2016an 15 urteko espetxe zigorra ezarri zioten Parisko epaitegiek. Dijon, Seysses, Fresnes, Fleury eta Renneseko […]
Margaret Atwood: ‘Neskamearen ipuina’ [eusk.: Zigor Garro Perez]
Neskamearen ipuina The Handmaid’s Tale Margaret Atwood Zigor Garro Perezek euskaratu zuen espetxean, eta Txalaparta etxeak argitaratu du 2020. urte nahasi honetan. Beste liburu bat ere badu Lander Garro Perezek euskaratua kartzelan zegoela, kasu honetan Oier Gonzalez Bilbatuarekin elkarlanean: Batzorde ikusezinaren ‘Heldu den matxinada‘. Txalapartak argitaratu zuen 2011. urtean. → [Heldu den matxinada.pdf] → naiz.eus: […]
[Bideoa] ‘Gure Ama-Lur feminista da’
Gure Ama-Lur feminista da liburuaren promoziorako bideoa dugu hau. Liburua salgai izango da Durangoko Azoka Online dendan Gure Ama-Lur feminista da Bertsoak. Ibon Muñoa Arizmendiarrieta. 10,5 x 15 cm. 475 orrialde. Irudiak: Mikel Zarrabe Elkoroiribe. Hitzaurrea: Xabier Amuriza Zarraonaindia. Prezioa: 15 € → ‘Ainara bat itzuli da’ [hitzaurrea].PDF →literaturakoadernoak.org: Ibon Muñoa: ‘Gure Ama-Lur feminista da’
[Bideoa] ‘Zaldi Zoro’, gure artean
Zaldi Zoro liburuaren promoziorako bideoa dugu hau. Bideoan liburua aurkezten dute Jokin Urainek, Oihane Bakedanok, Koldo Zumaldek, Eider Fresnedok, Juanjo Legorburuk eta Aitor Fresnedok berak ere, azken honek espetxetik audio grabazio baten bidez. Liburua salgai izango da Durangoko Azoka Online dendan Zaldi Zoro Mari Sandoz Ataramiñe, 2020 565 orrialde Euskaratzailea: Aitor Fresnedo Gerrikabeitia Azaleko irudia: […]
Ibon Muñoa: “Gure Ama-Lur feminista da”
Gure Ama-Lur feminista da Bertsoak. Ibon Muñoa Arizmendiarrieta. Irudiak: Mikel Zarrabe Elkoroiribe. Hitzaurrea: Xabier Amuriza Zarraonaindia. 10,5 x 15 cm. 475 orrialde. → ‘Ainara bat itzuli da’ [hitzaurrea].PDF Ibon Muñoa Arizmendiarrieta (Eibar, 1958). Ibon Muñoa 2000ko urrian atxilotu zuten. Hainbat kartzeletan izan dute preso: Valdermoro, Kordoba, Burgos, Langraitz, Puerto I eta, 2014ko martxotik aurrera, Kordoban. […]
[bertsolari.eus] Ibon Muñoa: «Nire bertsozaletasunaz»
[KARTZELAKO GAIA II] Nire bertsozaletasunaz Ibon Muñoa bertsolari.eus Sarrera Euskal preso politikook eguneroko zereginak zuek ondratzeko egiten ditugu. Kalean aktiboak izan nahi dugu, gatazka demokratizatzeko eta 2011. urtean hasi zen prozesua bermatzeko. Ni bertso sorta eta olerkiekin horixe egiten saiatzen naiz. Datorren urtean, Eibarren, hori egin nahi nuke. Agian idazten, baina hori askatasunaren esku lagako […]
[Berria] Zaldi Ero: bizinahia eta herioa
Aitor Fresnedo Gerrikabeitia Jaenen da preso; hala, senide eta argitaletxeko kideek aurkeztu dute liburua. Argazkia: L. J. / FOKU → [berria.eus] Zaldi Ero: bizinahia eta herioa Zaldi Ero siux buruzagiaz Mari Sandozek idatzitako biografia itzuli du Aitor Fresnedo Gerrikabeitiak, eta Ataramiñek kaleratu du. Iñigo Astiz Tantaka hasi, eta uholde bilakatzen den jario atzeraezin baten modura. Mari […]
[Gaur8] Mari Sandozek idatzi zuen biografia euskarara ekarri du Aitor Fresnedok
Oier Gonzalez ~ Eider Fresnedo ~ Jokin Urain BIRA kulturgunea #Bilbo → Gaur8: Mari Sandozek idatzi zuen biografia euskarara ekarri du Aitor Fresnedok «Nabarmenduko nuke Aitorrek ‘Zaldi Zoro’ euskarara ekartzeko nolako ahalegina egin duen izen propioak-eta, terminoak oro har, itzultzeko. Sekulakoa, urteetako lana izan da» «Mari Sandozek jatorrizkoan darabilen hizkuntzak poesia kutsu bat du. Hortaz, […]
Zaldi Zoro
Zaldi Zoro Mari Sandoz Ataramiñe, 2020 565 orrialde Euskaratzailea: Aitor Fresnedo Gerrikabeitia Azaleko irudia: Naiara Errasti LURRAN ETA ZERUAN BARRENA Liburu hau 2002ko urtean aurkitu nuen, Ocaña I espetxean nintzela. Edo berak aurkitu ninduen ni. Espetxeko liburutegia eguneratzeko garbiketa egiten zebiltzala-eta, katalogatu gabeko zein hondatutako liburuak bota behar zituzten. Honek baldintza biak betetzen zituen zakarrontzira […]
Ibon Muñoa: “Eitzagan lez, beharra heriotza denean”
Argazkia: argia.eus EITZAGAN LEZ, BEHARRA HERIOTZA DENEAN 1 Segurtasunaren aurrean dirua hobesten denean, olan, eraikuntzan, garraioan… beharginak arrisku bizian, XXI.mendean gaurdaino kapitalista zekenen erruz, istripuak geurean barra-barra ondorio latz eta goibelekin. Enpresarioak ohoratuta, sindikatuak, berriz, gaitzetsita, gobernuen jarrera etsigarriaz auzoetan nahitaez atsekabea, beharginak biluzik laga ordez lan baldintza eskasekin, osasuna berma diezaietela lanaren emaitza onura […]
Mezu zaharragoak »