[Bideoa] ILARGIRAINO komikiaren aurkezpena

2015 30 azaroa

Bideoan Marian Etxarri, Mikel Orbegozoren amak komentatzen ditu komikia egiteko prozesuaren gorabeherak.

RSS literatura koadernoak ataramine

Share

[Aiaraldea] Aletxu Zobaranek egindako marrazkiak argitaratu ditu Ataramiñek

2015 28 azaroa

→ aiaraldea.eus : Aletxu Zobaranek egindako marrazkiak argitaratu ditu Ataramiñek

Aletxu Zobaranek egindako marrazkiak argitaratu ditu Ataramiñek

Aitor Martinez Ibarrola

2015ean argitaratutako liburuak aurkeztu ditu Ataramiñek. Hiru dira guztira: Ataramiñe’15, Ilargiraino eta Burdin elorri arantzetan. Lehenengoa urtekaria da, eta 18 preso eta iheslari politikoren lanak jasotzen ditu. Horien artean Aletxu Zobaran Saratxoko presoaren 5 marrazki daude. Bigarrena Mikel Orbegozoren komikia da eta azkenak Joseba Arregiren margoak eta testuak barnebiltzen ditu.

Aletxu Zobaran 2011n atxilotu zuten. Une hauetan zigorra Frantzian ari da betetzen, Lyoneko Corbas espetxean. Espetxean bertan marraztutako bost irudi jasotzen dira aipatutako bilduman, euskara, etorkizuna edota natura hizpide.

Liburuak urtero Ataramiñek argitaratutako euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoen barruan kokatzen dira. Horien bitartez espetxearen ertzak mahaigaineratu nahi ditu, betiere presoa sortzaile lanak egiten dituela. Marrazkiez gain, esperientziak, olerkiak… islatzen ditu Ataramiñek.

RSS literatura koadernoak ataramine

Share

[Gara] Sormenak hormak gainditzen dituelako, 2015eko uzta aurkeztu du Ataramiñek

2015 28 azaroa


Argazkia: Jon URBE/ARGAZKI PRESS

→ Gara: Sormenak hormak gainditzen dituelako, 2015eko uzta aurkeztu du Ataramiñek

Sormenak hormak gainditzen dituelako, 2015eko uzta aurkeztu du Ataramiñek

Amalur ARTOLA

Besapean hiru liburu dituztela sartu dira Donostiako Haziak dendara Ataramiñeko kideak. Lehena, urtekaria, euskal errepresaliatu politikoen margolan, poesia, bertso, kronika zein bestelako idatziz osatutako koadernoa. Bigarrena, Mikel Orbegozoren «Ilargiraino!» komikia eta, azkena, Joseba Arregiren «Burdin elorri arantzetan… denbora jorratzen» margolan eta idatzi bilduma. Kanpotik barrurako eta barrutik kanporako bidea egiten duten lanak dira guztiak.

Zaila da urtero Ataramiñek egiten duen ahalegina deskribatzea; Ataramiñek, eta euskal preso politikoen senitarteko eta lagunek, horiek baitira hormen bestaldean daudenen sormenari ihesbidea emateko ezinbesteko konplizeak. Sorkuntza lau hormen arteko ihesbide paregabea dela esanez hasi zuten atzo, Donostiako Haziak herri dendan, aurtengo uztaren aurkezpena. Eta, hain zuzen, zentzu guztietan barrutik kanporako eta kanpotik barrurako bidea egiten duten hiru lan ekarri zituzten besapean: “Ataramiñe’15” koadernoa, Joseba Arregi Azpilleta-ren “Burdin elorri arantzetan… denbora jorratzen” eta Mikel Orbegozoren hirugarren komiki-liburua, “Ilargiraino!”.

Urtekaria da lehena, euskal presoek egindako margolan eta denetariko idatziak biltzen dituen koadernoa. Aurten, 19 sortzaileren kronikak, narrazioak, poesiak eta margoak dakartza, euskaraz, gaztelaniaz zein frantsesez, eta, elkarteko kide Oier Gonzalezen hitzetan, aurten emakumeen ahotsa inoiz baino indartsuago dator: «Espetxea egitura maskulinoa da, patriarkala, eta aurtengo alean emakumeen ahotsa indartsu ageri da, baita emakumeen erotika ere». Hitzaurrea Ekhiñe Izagirrek egin duela nabarmendu zuen eta, Itziar Plazarekin batera, olerkiak eta marrazkiak uztartuz burutu duten atala zein Itziar Modernoren iruditegia goraipatu zituen. Kontrazalera espetxe politikak aurtengo urtarrilean eraildako Josu Uribetxebarria ekarri dute, Ibon Muñoaren olerki baten bidez.

Nekane Basaurik, Arregiren bikotekideak, aurkeztu zuen “Burdin elorri arantzetan… denbora jorratzen”. Azaldu zuenez, euskal politikan gertatu diren aldaketak «itxaropenez» bizi izan dituzte eta, hala, kondenaren murrizketan pentsatuz Arregik azken hamarkadan egindako margolanen bilduma osatzea erabaki zuten. Hark espetxean 23 urte daramatzala eta mundu digitala arrotza egiten zaiola azaldu, eta bilduma ikusi zuenean «txundituta» geratu zela nabarmendu zuen Basaurik: «Hurrengo bisitara kolkoan 30 paper zituela atera zitzaidan, margolan bakoitzari idatzi bat egin ziola esanez», oroitu zuen, irribarrez.

Material hori landuta, Arregik munduaz duen ikuskera ematen du argitalpenean, aurretik “Kartzelako leihoak”-en egin bezala. «Izenburuak burdina eta naturaren arteko lotura egiten du; kartzelan daukate eta irudiok espetxetik at kokatzen dute», esan zuen Gonzalezek.

Mikel Orbegozo, bestalde, “Preso nago” eta “Preso nago 2” komiki-liburuetan hormaz barruko bizimoldea irudikatzetik begia murruen beste aldean finkatzera igaro da “Ilargiraino!” lan berrian. Bere ama, Marian Etxarri, izan zen liburuaren nondik norakoak azaldu zituena: «Beti presoei buruz idatzi du, eta orain bisitan goazenei buruz. Errespetua ematen zion lan honek eta maiz ordu biak arte egon da esna, lanean. Gu oso islatuak ikusten gara lan honetan». Izenburuarekin, bisitarien joan-etorriak eta distantziak gainditzen dituen maitasuna islatu nahi izan dituela ere gaineratu zuen: «Etxeratek azaldu zuen astero egiten ditugun kilometroekin ilargiraino iritsi gintezkeela. Eta badago Pirritx, Porrotx eta Marimotosen abesti ezagun bat, ‘ilargiraino eta buelta, maite zaitut’ esaten duena. Bi horiek uztartu nahi izan ditu».

Bestalde, elkarteko kide Mitxel Sarasketak lan hauek guztiek duten balioa goraipatu zuen: «Guk hartzen dugun ideia da presoak bizirik daudela. Lanotan sekulako adorea eta kemena adierazten dute eta kartzelatik daukaten bizitza ikuspegia erakusten digute».

RSS literatura koadernoak ataramine

Share

[Irutxulo] Senideei eskaini die hirugarren komiki liburua Mikel Orbegozok

2015 27 azaroa


Mikel Orbegozoren gurasoak, ‘Ilargiraino!’ liburuaren aurkezpenean. (Argazkia: Agurtzane Altuna)

→ irutxulo.eus: Senideei eskaini die hirugarren komiki liburua Mikel Orbegozok

Senideei eskaini die hirugarren komiki liburua Mikel Orbegozok

Agurtzane Altuna

Maitasuna. Mikel Orbegozo (Intxaurrondo, 1975) preso donostiarrak bere hirugarren liburuan islatzen duena hitz bakar horrekin definitu dute.

Hamar urte daramatza preso Orbegozok, eta urte hauetan guztietan komikiak egiteko trebetasuna fintzen joan da. Lagunentzako opari gisa hasi zen marrazten, baina dagoeneko baditu hiru liburu. Preso nago eta Preso nago 2 komiki liburuen ondoren, Ilargiraino! liburua argitaratu du Ataramiñe argitaletxearen eskutik.

Gaur egin dute liburuaren aurkezpena Arroka kaleko Haziak herri dendan. Izenburua ez ezik, gaia eta lan egiteko modua ere aldatu ditu oraingoan Orbegozok. Orain artekoetan sortu ahala biltzen zituen lanak, eta egunerokotasuna deskribatzen zuen, espetxeko ikuspegitik.

Oraingoan, ordea, gidoi bat prestatu du. Senideak ardatz hartuta, espetxeetarako bidaiak, bisitak, sortzen diren egoerak, zailtasunak, momentu hunkigarriak, senide eta lagunen ahalegina… Jorratu nahi zituen gaiak aukeratu eta haien inguruan marraztu du. “Aurreko liburuetan umorez hartzen zuen espetxeko krudeltasuna. Barre, edo iseka ere egiten zuen hainbat egoeren aurrean. Baina oraingoan bihotzarekin marraztu du, errespetu handiz jorratu ditu lanak, eta askoz ere gehiago kosta zaio”, esan du Marian Etxarri, Orbegozoren amak.

Betiko estiloari eutsiz, kolore asko erabili ditu presoak bere marrazkietan, baina “koloreekin ez du apaintzen espetxeko krudeltasuna”, esan du Mitxel Sarasketa, Ataramiñeko kideak.

‘Ilargiraino eta bueltan…’


‘Ilargiraino eta bueltan…’ Ilargiraino! komiki liburua, Orbegozo. (Argazkia: Agurtzane Altuna)

Orbegozoren amak azaldu duenez, zailtasun handiak izan ohi dituzte “nahi dutena eta nahi adina” sortzeko. Hezetasuna omen da Orbegozoren etsairik handiena: “paper mota ezberdinak eramaten saiatzen gara, hezetasunak hondatzen dizkiolako orriak”, esan du Etxarrik. Azken liburuaren azalean ageri den ilargiaren orbanak, esaterako, ez dira propio marraztuak, hezetasunak ateratakoak, baizik.

Izenburua nondik datorren ere azaldu du Orbegozoaren amak: “Bi dira arrazoiak: Etxeratek adierazi zuen behin presoen senideek ilargira joan eta bueltan etortzeko adina kilometro egiten zituztela astero astero. Eta ez dakigu nondik, baina Pirritx eta Porrotxen Maite zaitut abestiaren letrak ere iritsi zitzaizkion…’maite zaitut, maite maite zaitut; ilargiraino joan eta bueltan maite zaitut‘…hortik dator Ilargiraino! izenburua”.

Sorkuntza lanak, espetxetik

Mikel Orbegozoren Ilargiraino! komiki liburuarekin batera, Joseba Arregi preso oñatiarraren Burdin elorri arantzetan liburu, eta Ataramiñe’15 urtekaria ere aurkeztu dituzte.

Urtekaria 19 preso eta iheslari politikoren lanez osatu dute, eta Oier Gonzalez, Ataramiñeko kideak azaldu duenez, “aurten bereziki emakumeen egoera eta begirada” ageri dira liburuan.

Azken argitalpen hauek eta beste asko, hiriko liburu dendatan daude salgai, 15 euroren truke. Hontza, Elkar, eta Hazia liburu dendetan esaterako. Internet bidez ere eros daitezke, Ataramiñeren webgunearen bitartez.

RSS literatura koadernoak ataramine

Share

[naiz] Ataramiñek aurkeztu du 2015eko uzta, 19 sortzaileren lanekin

2015 27 azaroa


‘Ataramiñe 15’en aurkezpenean izan dira Nekane Basauri, Mitxel Sarasketa, Oier Gonzalez eta Marian Etxarri. (Jon URBE/ARGAZKI PRESS)

→ naiz.eus: Ataramiñek aurkeztu du 2015eko uzta, 19 sortzaileren lanekin

Ataramiñek aurkeztu du 2015eko uzta, 19 sortzaileren lanekin

Amalur ARTOLA

Emakumeen ahotsa inoiz baino ozenago dator ‘Ataramiñe’15’-en, preso dauzkaten euskal herritarrek osatutako literatur koadernoan. Gaur aurkeztu dute urteroko alea, baita Mikel Orbegozoren ‘Ilargiraino!’ komiki-liburu berria eta Joseba Arregiren margo eta idazlanek osatzen duten ‘Burdin elorri arantzetan… denbora jorratzen’ argitalpena ere.

Sorkuntza lau hormaren arteko ihesbide paregabea dela esanez aurkeztu dute ‘Ataramiñe’15’, euskal preso politikoen lanak biltzen dituen urtekaria. Aurtengo aleak 19 sortzaileren margolanak, poesiak, idatziak eta kronikak biltzen ditu, euskaraz, gaztelaniaz zein frantsesez, eta elkarteko kide Oier Gonzalezek azaldu duenez, aurten emakumeen ahotsa inoiz baino indartsuago dator: «Espetxea egitura maskulinoa da, patriarkala, eta ale honetan emakumeen ahotsa ageri da, baita emakumeen erotika ere». Hitzaurrea Ekhiñe Izagirrek egin duela nabarmendu du eta, Itziar Plazarekin batera, olerkiak eta marrazkiak uztartuz burutu duten atala ere aipatu du. Baita Itziar Morenoren iruditegia ere.

Koaderno literarioaz gainera, beste bi argitalpen ere aurkeztu dituzte: Joseba Arregiren ‘Burdin elorri arantzetan… denbora jorratzen’ eta Mikel Orbegozoren ‘Ilargiraino!’. Lehena Nekane Basauri, Arregiren bikotekideak aurkeztu du. Azaldu duenez, azken urteetan euskal politikan eman diren aldaketak «itxaropenez» bizi izan dituzte eta, hala, kondenaren murrizketan pentsatuz Arregik azken urteetan egindako margolanen bilduma osatzea erabaki zuten. Arregik espetxean 23 urte daramatzala eta mundu digitala arrotza zaiola azaldu eta bilduma ikusi zuenean «txundituta» geratu zela nabarmendu du: «Hurrengo bisitara kolkoan 30 paper zituela atera zitzaidan, margolan bakoitzari idatzi bat egin ziola esanez», oroitu du, barrez. Material hura landuta, Arregik munduaz duen ikuskera ematen du argitalpenean. Aurretik, ‘Kartzelako leihotik’ argitaratu zuen, hura ere ildo beretik eta Ataramiñerekin.
PUBLICIDAD

‘Ilargiraino!’ ere ez da Mikel Orbegozoren lehen lana. Aurretik, ‘Preso nago’ eta ‘Preso nago 2’ komiki liburuak argitaratuak ditu eta, ilustrazio lan berrian, murruen barrualdera beharrean kanpoaldera begira jarri da. Marian Etxarri, Mikelen ama, izan da liburuaren nondik-norakoak azaldu dituena: «Beti presoei buruz idatzi du, eta orain bisitan goazenei buruz. Errespetua ematen zion lan honek eta maiz ordubiak arte egon da esna, lanean. Gu oso erreflejatuak ikusten gara lan honetan», ziurtatu du.

Bere aldetik, elkarteko kide Mitxel Sarasketak lan guzti hauek duten balioa goraipatu du: «Guk hartzen dugun ideia da presoak bizirik daudela, eta lanotan sekulako adorea eta kemena adierazten dute. Pentsatu behar dugu kartzelatik daukaten bizitza ikuspegia erakusten digutela», esan du. Lanok ohiko liburu-denda sarean, Durangoko Azokan eta euren webgunean, www.literaturakoadernoak.org, eskura daitezke.

RSS literatura koadernoak ataramine

Share

[Komikeri] Ilargirako bidean

2015 27 azaroa

→ komikeri.wordpress.com: Ilargirako bidean

Durangoko azokara begira, Ataramiñe argitaletxeak bere nobedadeak aurkeztu ditu. Ataramiñeko lagunek urtero-urtero, euskal preso politikoen sorkuntza lanak ateratzeko ardura daukate, eta 2015 honen bukaeran hiru liburu aurkeztu dituzte, hoietariko bat Mikel Orbegozoren komiki berria da.

Mikel Orbegozok 2010ean, lehenengoz kaleratu zuen “Preso nago” izeneko komikia. Urte bi geroago, 2013an, “Preso nago II” heldu zen. Azkenik, aste honetan bertan “Ilargiraino” aurkeztuko dute. Datorren ostiralean, azaroak 27an, Donostiako Amaran dagoen Haziak herri dendan. Goizeko 11:30 etan.

Orbegozoren komikiek kartzelako egunerokotasuna islatzen dute estilo sinple eta eraginkor batean. Dispertsio politika dela eta, presoen senitartekoek euren senideak edo lagunak bisitatzeko jasan behar dituzten bidai eta egoera lazgarriak dira istorio guztien ildo nagusia. Une umoretsu-ironikoak, bihotzaren erdia ikutzen duten pasarte batzurekin tartekatzen dira. Guztiz gomendagarria.

RSS literatura koadernoak ataramine

Share

Xabier Makazaga “Gerra sucia en Iparralde 1975-1987”

2015 23 urria



Gerra sucia en Iparralde 1975-1987
Xabier Makazaga
107 orr.
Autoedizioa, 2015 urria

Xabier Makazagak liburu berri bat egin du: Gerra sucia en Iparralde 1975-1987. Formatu digitalean argitaratu du, PUBLIC DOMAIN lizentziapean, Internet bidez zabaltzeko asmoarekin, El caso Portu-Sarasola liburuarekin egin bezala.

→ ahotsa.info: “Guerra sucia en Iparralde 1975-1987”, un viaje en busca de la verdad

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

Gerra sucia en Iparralde 1975-1987

Espainiar Estatuak, frantziarraren ezinbesteko laguntzarekin, euskal iheslari politikoen kontra Iparralden 1975etik 1987ra erabilitako gerra zikina aztertzen du liburuak.

Hamabi urte haietan, Iparralden, hogeita hamarretik gora izan ziren atentatuetan eraildakoak, hamar frantziar herritar barne. Gainera, lau iheslari bahitu eta desagerrarazi zituzten: Eduardo Moreno Bergaretxe “Pertur”, 1976an; José Miguel Etxeberria “Naparra”, 1980ean; Joxean Lasa eta Joxi Zabala, 1983an.

Liburuan azaltzen da espainiar eta frantziar agintariek, Felipe González eta François Mitterrand presidenteak buru, akordio sekretu bat izenpetu zutela non, egilearen arabera, gerra zikineko ekintzak egitearena ere jaso zen. Elkarrekin diseinatu zuten estrategia aurrera eramateko orduan beharrezko ikusi zituztelako jaso ere.

Salaketa larri hori hainbat datu garrantzitsutan oinarritu du Xabier Makazagak, eta dio egia bilatzeko batzorde independente batek laguntza paregabea eman ahal diela gerra zikinaren biktimei haien egia osoa esan ahal dezaten. Besteak beste, datu horiek aztertuz.

RSS literatura koadernoak ataramine

Share

Askapena aurrera!

2015 13 urria


Ataramiñe15erako Kerman Urizarek egindako marrazkia

Kerman Urizar
C.P. Botafuego
11206 Algeciras (Cádiz)

RSS literatura koadernoak ataramine

Share

Josu Urbieta ‘Pow’, Vivonneko espetxetik

2015 8 urria

→ uztarria.eus: Josu Urbieta ‘Pow’, Vivonneko espetxetik

Vivonneko espetxetik (485 km)

Gauen zehar bi ordutik behin ateko begizulotik begira ibili ostean, goizeko zazpiretan irekitzen du kartzeleroak gure ziegetako atea. Gauean zehar begiratzen digute bi ordutik behin, “arriskutsuak” omen garelako euskaldunak. Noski, begiratzen duen kartzeleroa nor den ere aldea da, zeren askotan nahita ateratzen duen zaratak esnatzen gaitu, argia ere pizten digute. Pentsa dezakezue gauean hiru-lau aldiz zaratarekin esnatzeak zer suposatzen duen, osasuna ez behintzat!

Goizean jaiki eta, astean zehar, kirola egiten dugu, gorputza mugitzea inportantea baita, ziega barruan pasatzen ditugun 20 bat ordutan ez baitago asko mugitzeko lekurik, luzaketa batzuk egiteaz aparte ez bada. Ziega barruan egunkariaren irakurketa, ikasketak, liburuak, gutunak idaztea eta, iristen badira, irakurtzea, eta gauean telebistan filmaren bat ikusi eta lotara! Espetxea gizakia suntsitzeko espazio bat da, bai fisikoki eta psikologikoki ere bai. Noski, hobe ezer ez gertatzea, bestela ez da gauz onik. Medikuari idazten badiozu urtebetera deituko dizute agian. Eskerrak haginetako minik ez nuen, zeren urtebete pasatu zait joan naizenerako, eta oftalmologoaren zain nago orain; ea aurten deitzen didaten. Ez nuke apusturik egingo!

Eguraldia ere bikaina dago egun hauetan, beroegi agian baina beno, urarekin ere freskatzen gara patioan, batzuek eguzkia hartzen eta besteak itzaletan egonean. Irudimena dantzan hasten denean, bakoitzak une horietan zer egingo genuken botatzen hasten gara: batak garagardo fresko bat edaten gustora egongo zela terraza baten, besteak hondartzara joango litzatekeela bokata bat hartuta eguna bertan amaitzeko, beste batek mendian zuhaitz azpian lasai ederrean egongo litzatekeela… Irudimena espetxeko errealitateari aurre egiteko arma bat dela esango nuke, eta ederra eta beharrezkoa ere bai gainera batzuetan, noski, errealitateaz kontziente izanik. Herriagatik gaudelako hemen, herrira begiratzen dugu ia beti, zer berri den gure Euskal Herritik. Asteroko bisitak ere betetzen digute hemengo egonaldia. Lagun eta senideekin egoteko irrikan egoten gara astero, horko berri jakiteko, eta egunerokotasuna apurtzen dutelako ere bai. Ederra benetan ematen dizkiguzuen babes, laguntasun eta maitasuna, aupa zuek! Gora herria!

Urtebete da Vivonneko espetxe honetara ekarri nindutenetik eta, nahiz eta herritik fisikoki gertuago nagoen, orain Euskal Herritik gure bisitara datozenak autoz datoz. Lehen, Parisen nengoelarik, trenean edo hegazkinez igotzen ziren baina, orain ordu asko errepidean daudelarik, kezka beti hor izaten dugu. Beraien legeak ere errespetatzen ez dituzten ‘demokraten’ erabaki krudelen menpe gara gu, barruan gaudenak, eta guregana datozen senide eta lagunak. Hilik nahi gaituzte, hori da beraiek eskaintzen digutena. Lehen, orain eta gero ere jarrera bera izango dute gure eta gure herriaren aurka.

Hurrengoan ere idatziko dizuet, gure herria zaretelako eta merezi duzuelako. Bitartean ongi segi eta aurrera beti!

Besarkadak Vivonnetik!

Josu Urbieta Alkorta ‘Pow’
Centre Penitentiaire de Poitiers-Vivonne
Le Champ des Grolles, Rue Departamental 742
86370 Vivonne (France)

RSS literatura koadernoak ataramine

Share

Ekhiñe Eizagirre “Bota harresia”

2015 28 iraila

Bota harresia Ekhiñe Eizagirrek Ataramiñe15 urtekarian argitaratuko dituen poemetako bat

Bota harresia

Bota harresia
hautsi aulkiak
lehertu hormak
tirokatu kristalak
luza eskua
gerturatu gorputzak
estutu ipurmasailak
nahastu ezpainak
urratu arropak
zabaldu hankak
egin irrintzi
bota harresiak.
Bota beltzak
arau hertsiak
kristal atzeko begiak
ezleku itxiak.
Jaso ukabila
ireki begiak
gehitu indarrak
apurtu distantziak
egin garrasi
AaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaaMNISTIA!

Eizagirre Zubiaurre, Ekhiñe (980 027)
Maison d´arrêt
3, Allée des Thuyas
94.261 Fesnes Cédex


Bideoa: Ekhiñe Eizagirre bisitatzera joan-etorriko kronika

→ arraio.eus: Ekhiñe Eizagirreren hitzak, poemak, bertsoak… Arraio Irratian Urrunetik Gertu saioa.

RSS literatura koadernoak ataramine

Share

Jon Paredes Manot “Txiki” “Al pueblo vasco”

2015 25 iraila


(Argazkia: Berria)

→ berria.eus: ‘Txiki’-ren eskuizkribua. Hil hurren idatzi zuen testamentu politikoa.pdf

Al Pueblo Vasco:

Una vez más el fascismo de Franco va a derramar la sangre del pueblo vasco. Probablemente cuando llegue este comunicado al pueblo, yo ya habré caído bajo el pelotón de ejecución. Mi intención al escribir este comunicado es poner una vez más de relieve la represión que sufre el pueblo vasco y todos los pueblos de España. No debemos olvidar nuestro objetivo: la creación de un Estado Socialista Vasco, objetivo por el cual han caído y han dado la vida muchos militantes revolucionarios, entre ellos los últimos caídos en el Estado español, Kepa, Nicia, Montxo, Andoni, y no serán los últimos.

Sois vosotros, la clase trabajadora y el pueblo en general, quienes lleven a cabo la lucha hasta derrocar al régimen franquista; entonces se habrá cumplido nuestro objetivo y podréis construir una sociedad nueva, sin clases, donde no exista la explotación del hombre por el hombre. Hoy me van a asesinar a mí por el simple hecho de luchar por mi pueblo, eso para el régimen de Franco es un crimen, no es un crimen asesinar a los militantes de ETA antes de cogerlos, tampoco es un crimen matar a la gente en manifestaciones, controles, etc.

Hoy somos nosotros los que estamos en el banquillo, pero mañana estarán ellos, o sea, Franco y toda su camarilla y seréis vosotros quienes nos hagáis justicia: no lo olvidéis, puesto que mis compañeros y yo ya no podremos. Confiamos en vosotros.

Por último, quiero hacer saber a mis compañeros de organización y a nuestro pueblo que mientras he estado libre he cumplido como militante y como hijo del pueblo y puesto que no he caído asesinado “legalmente” como mis compañeros, he pedido como última y única petición que sea fusilado ante un pelotón de fusilamiento como un Gudari más, recordando a todos los que han muerto por Euskadi, llevando en la mente nuestra Ikurriña, puesto que voy a morir lejos de ella… Os toca a vosotros hacer justicia.

Viva la solidaridad de los pueblos oprimidos
GORA EUSKADI ASKATUTA TA SOZIALISTA
EUSKADI ZUTIK
Aberria ala Hil

Txiki

27 de Septiembre de 1975

RSS literatura koadernoak ataramine

Share

Ibon Muñoa “Ezlekuan egunak xukutzen ditugu”

2015 25 iraila

Ibon Muñoak egunak xukutzen jarraitzen du ezlekuan izanda ere. Bere hirugarren liburua editatzen hasiak gaude dagoeneko. Espetxean eskuz idatzitako testuak digitalizatu, errepasoa egin, irudiak aukeratu, hitzaurrea, maketazioa… 2013-2015 artean Puerto I eta Kordobako espetxeetan idatzitako bertso eta olerkiak jasoko ditu liburu berri honek, eta 2016ko udaberrirako emango dugu argitara.

Ezlekuan egunak xukutzen ditugu

“Espetxean denbora balia ezazu”,
gogoak diost jaikitzen naizenean,
neure ahalmenaren arabera dagit
kideek euren aldetik dagiten lez,
“orduak geldo doaz”, esan beharrean
osoki xukutzen ditugu egunak.
Nabaritzen da bizitza maite dugula,
geure lurraldearen askatasuna,
zigorrari irabazi diogulako,
begietan igartzen zaigu zirrara.

Korrikan, irakurtzen, idazten, ikasten…
uneoro gaude zergura egiten,
jakinduria darabilgu trukatzeko
etxartera ateratzen garenean,
geure bazterrei buruz berba dagigu
hamaika bizipen aipatzen baitugu.
Kontzientzia iraultzailea eskatuta
eratzen dugu denbora ezlekuan,
ez zaigulako inoiz bihotza erdoildu,
Euskal Herrian duinki biziko gara.

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta
Centro Penitenciari Córdoba
14014 Córdoba

Ametsen txokoan bizi naiz
Ainarak herrira itzuliko dira

/ ataramiñe / literaturakoadernoak.org / RSS / e-posta /
facebook: literatura koadernoak / twitter: ataramine

Share

Aitzol Iriondo Bobby Sands Trust web orrian euskaratutako Bobby Sandsen biografiaz

2015 11 abuztua

Bobby Sands Trust elkartearen web orrian argitaratu berri dute Julie Duchatel-ek Aitzol Iriondori telefonoz egindako elkarrizketa, Aitzol Iriondok berak eta Iurgi Garitagoitiak espetxean itzuli eta Txalapartaren eskutik argitaratutako BOBBY SANDS Martxa baten lehen notak liburuaz.

Hona hemen web gunearen lotura eta elkarrizketa osoa:

→ bobbysandstrust.com: Basque Prisoners Translate Bobby Sands

Basque Prisoners Translate Bobby Sands

French writer Julie Duchatel recently spoke by telephone with Basque prisoner Aitzol Iriondok who along with his comrade Jurgie Garitagoitia has translated into Euskara (Basque) Denis O’Hearn’s biography of Bobby Sands, Nothing But An Unfinished Song.

Julie (with Philippe Paraire) had previously translated the biography into French, Bobby Sands, jusqu’au bout, and has spoken at conferences and meetings on the subject of the 1981 hunger strike. Now, on behalf of the Bobby Sands Trust she has interviewed Aitzol Iriondok about his translating:

Written by Denis O’Hearn and published in 2006 Nothing But An Unfinished Song has already proven to be a powerful book that leaves no-one indifferent as to the subject as soon as one read its first pages. The biography is so special that it was translated into French in 2011, in Turkish in 2014 and in Basque (Euskara) recently by two Basque political prisoners held in France: Aitzol Iriondok and Jurgi Garitagoitia.

Such a barely believable dedication is in fact a fair tribute to Denis’s work and especially to Bobby Sands and his comrades who died in 1981, as well as to all the Irish republicans. I spoke on the phone to one of the translators, Aitzol, who is now held in Moulins Yzeure, near Lyon, France.

Julie: Could you please, Aitzol, introduce yourself in a few words, as well as Jurgi, your co-translator?

Aitzol: My name is Aitzol Iriondo, I am a Basque political prisoner held in France since 2008. Before being arrested, I lived several years clandestinely. Before that, I studied biology in Bilbao. Jurgi is incarcerated in France since 2009 and is currently studying the Basque linguistic and language in jail. We met at the Bois d’Arcy prison, near Paris, in 2009 and became good friends.

Julie: How did you get the idea of translating into Euskara the Bobby Sands biography? Have you been in Ireland before?

Aitzol: In fact, in 2011, we read in the Iparralde-based Basque newspaper, Ekaitza, an article presenting the French version of the Bobby Sands biography. Another inmate, a Corsican political prisoner held in the same jail as us, bought the book through Ekaitza, read it and passed it along to us. We really enjoyed it and another comrade said, half joking, that we should translate it into Euskara. Our first thought was that it was one of the craziest ideas we’d ever heard! But after some time, we realised that it was actually a very good idea and that it would be important reading for Basque people and especially, at least to me, for all our comrades that are locked in Spanish jails.

I thought that they should get the opportunity to read and experience directly this wonderful book in their mother tongue, i.e. Euskara.

The Basque people are pretty familiar with Irish history especially until the Good Friday Agreement, which inspired the Agreement of Lizzara Garazi in 1998. Personally, I’ve never been in Ireland but one day, I hope to be.

Julie: Could you tell us a bit more about the translation process considering it has been done under such difficult circumstances?

Aitzol: We started in March 2012 and finished the translation in January 2013. We sent the manuscript outside to be edited by a friend of ours, Mitxel Sarasketa, then the edited translation got back to us. We had a look at it and sent it outside again for a second edit. Mitxel’s friends, among them Arkaitz who holds a degree in Euskara studies, did that job. The thing is that while we were translating, we didn’t have access to the internet, of course. That complicates the translation since you are not able to check numbers of facts and expressions. We only had a dictionary with us. Our translation is based on the French version but also we had the original version to help us out through the process. Then once the editing was done, through Mitxel, we sent the manuscript to the main Basque publisher, Txalaparta. A huge work has been done and I do know that the people, outside, who edited our translation, gave a lot of their free time and a lot of love, by the way.

Julie: What do you think is so special about the book?

Aitzol: There are many stories in this book: the accounts about freedom fighters, the struggle within the jail, the right to speak your own language, the work among and for the communities when Bobby was free for a few short months. There are some books that are a lifelong inspiration, this one is definitely part of that category.

The chapters I like the most are the ones towards the end of the book, they are very ‘strong’, the ones where Bobby is sure about going on hunger strike and certain that he’s going to die. I also particularly enjoy the sections related to education and the way Denis O’Hearn transcribes the individual and the collective transformation of men and women into devoted activists. The capacity Denis has to synthesize all the accounts and all the relevant elements for the story is amazing.

I am fascinated by the way the Irish political prisoners, led by Bobby Sands, were able to organise themselves under the most strict rules in jail and their capacity to raise and maintain a good spirit there, their capacity too to take autonomous decisions without outside interference.

Julie: What was specifically the reward of doing such a job in jail?

Aitzol: To me it is like a string you’ve created and you get tied to it for a long time. And it influences your daily routine. During the 10 months we were working on the translation, we worked at it every single day. And we improved our French and English and reinforced our Euskara. At the end of the translation, we were very tired but very happy and satisfied.

Julie: Did you get any feedback regarding the publication of the book in the Basque country?

Aitzol: I know that it has been a best-seller and topped the charts for two weeks according to a right-oriented newspaper El Correo, so that is very good.

A book launch was held two months ago in Donostia along with Mitxel, Eoin Ó Broin (Sinn Féin) , the Txlaparta director of publications, and my mother, and it was a very special day. Some people who visited me told me how moving and important this book is. So that’s all good.

/ ataramiñe / literaturakoadernoak.org / RSS / e-posta /
facebook: literatura koadernoak / twitter: ataramine

Share

Lagun, senide, kide presoen gramatika, espetxea esateko

2015 8 abuztua

→ naiz.eus: Lagun, senide, kide presoen gramatika, espetxea esateko

→ berria.eus: Preso, lagun eta senitartekoen gramatika, espetxea azaltzeko

Lagun, senide, kide presoen gramatika, espetxea esateko

Zenbaitzuek, beren larruetan pairatzen duten kondena dela jakin badakigu. Baina zer dakigu, zinez espetxeaz? Espetxea, nolabait, esaterik bada, inork egitekotan bere baitan harrapatua dagoenak ahoskatu lezake berau.

Burdin zaporeko gramatika beharko ote den itxitura adierazteko, hori preso dagoenak daki soilik. Eszena tipikoa da, presoa lanpara exkax baten parean, argi are exkaxagoak mahaiaren gainean marrazten duen zirkuluaren barruan letra-jorran. Inguratzen duen iluntasuna, fisikoa izatetik haratago doa, zaila da oso ziega bat irudikatzea. Preso egon denaren “pribilegioa” akaso, bizipen esklusiboa berau, eta hala ere, espetxea, bizi gaituen jendartean oso zabaldua dagoen itzala da. Nola antzeman, baina, itzal bat? Ertz zorrotzak (txarrantxa eta porlanezkoak) izan badituen arren, lausoa da zinez espetxearen ideia materiala. Bere fisikotasuna eta espazioaren banaketa halako mito Alcatraz-tar batean itotzen da. Balkoi eta estaia erraldoietan banatzen diren galeriak, jendea (gizonak!) eskaileretan gora eta behera begirada gogor bezain lizunak gainontzeko (gizonei)eskainiz. Zer adierazi nahi du “patiora jaitsi” dioenak? Nondik jaitsi behar du? Zer da ekonomatoa? Biluzteak, ziegaren hankaz gora jartzeak, janaria bezain oinarrizko zera bat jaso ahal izatea zuzen-zuzenean gartzelariaren gogamenaren mende egotea… Baina baita patioan atzera-aurrerako ttipi-ttapan ehuntzen diren kidetasunak, ziegaren baitan ahuakate hezur soil batean sortzen den bitxi bereziki berezia, olerki, irudi eta hamaika sorkuntza txikiren bilduma… Espetxe egoeran ohiko gertakizunak, guztiak. Agian, espetxean dagoenarentzat, eguneroko kontuak izan badiren arren, kanpoko begirada dardarka jarri lezaketen ertz (zorrotz) egunerokoak.

Aurtengoan ere, ertzok mahai gaineratzeko laguntza eske gatozkizue, lagun, senide eta kideok. Aurreko aldietan zuen lanak argitaratu ditugu eta 2015eko Ataramiñe Bildumarako zuen letra, pintzel kolpe eta bolaluma laztanak behar ditugu. Espetxea, gure hurbilekoak gordetzen dituen errealitate urruna bilakatu nahiko lukete zenbaitek, murruak altxa, kilometroak… Baina zuen lanak, zuei propioki baliagarri zaizkizuen aldetik, noski, guri espetxea azaldu, izugarrikeria antzemateko baliagarri zaizkigu. Errautsen gaztelua astindu berau ikusgarri bilakatzeko. Eraitsi beharreko murrua zein den esplizitatzeko.

Zuen sorkuntza lanak, gure plazatxoan kaleratzeko eskean gatoz beraz lagunok. Bilduma atondu ahal izateko, irailaren 30a baino lehen zuen lanak ondorengo posta kutxara bidali:

Ataramiñe
80 posta kutxa
48200 Durango
Bizkaia

Edo bestela helbide honetara: ataraliteratura@gmail.com.

Zuen lanen zain beraz, zuen zain, beti. Orri zabalik, beso zabalik. Etenik gabe, espetxea eteten ez den heinean.

Mitxel Sarasketa, Oier Gonzalez Bilbatua
Ataramiñe

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Ataramiñe’14

2015 29 uztaila

Ataramiñe’14
Euskal errepresaliatu politikoen literatura koadernoak
2014
Neurriak: 15 x 21 zm.
193 orrialde.

Azaleko irudia: Joseba Arregi Erostarbe

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

Ataramiñe’14an parte hartu dute

Jesus Mari Zalakain Garaikoetxea Hitzaurrea
Ibon Muñoa Arizmendiarrieta Bertsoak
Aitzol Iriondo Yarza Poemak
Patxi Zubikarai Poemak
Mikel Antza Invictus eta Samuel Beckett-en poema bat
Marixol Iparragirre Guenetxea Souvenirs d’enfance
Ernesto Prat Urzainki Errutina eta besteak
Alfontso Etxegarai Atxirika Las victorias que no soñamos
Fernando Alonso Abad Malditos sean tus sueños
Saul Curto Lopez Testuak
Gorka Lupiañez Mintegi Marrazkiak
Itziar Alberdi Uranga Marrazkia
Mikel Orbegozo Etxarri Marrazkiak
Josu Bravo Maestrojuan Arte-lanak
Aletxu Zobaran Arrieta Marrazkia
Itziar Moreno Martinez Marrazkiak
Joseba Galarraga Arrona Marrazkiak
Carabanchelgo motina bertsotan. Joseba Eizagirre Mariskal – Joseba Sarrionandia Uribelarrea. Bertsoak

Arkaitz Bellon Blanco
1978, Elorrio
2003ko urriaren 8an espetxeratua
2014ko otsailaren 5ean espetxeak eraila

Arkaitz, zurekin bizi gara

Saminak uzkurtu gaitu
otsailaren bostean
arratsaldeko bostetan
jo du gure atean,
ametsetan zaude ziegan
zeure nahien urtean,
Elorrio da maitea
ilundu bat batean.

Anboton ta Udalaitzen
zu zaude harkaitzetan,
txapela txukun jantzita
nare goiz-argietan,
Euskal Herrian geroa
ez dago zalantzetan,
gurekin biziko duzu
pizkundea plazetan.

Ibon Muñoa Arizmendiarrieta

Hitzaurrea

Nola esaten zaio ezetz lagun bati laguntza eskatzen dizunean? Nola ukatu zure kolaborazioa bi hamarkada kartzelan egondako kideari? Areago, mesedez, arren, otoi eskatzen dizunean. Egia esan, inolaz ere ez. Soilik arrazoi horrek azaltzen du nire presentzia ATARAMIÑEko orriotan. Eta ohore bat da, oroz gain. Orriotan, hain zuzen. “Orriok” hitzaurrekoak baitira. Beti iruditu zait presoari bere gogoetak, irudimenezko lerroak, fikziorako gaitasuna, pentsakizunak edota barne-isuriak adierazteko plataforma bat eskaintzea. Jon Etxeandia zenak zuzenean azaldu zidanetik oso argi daukat. Asko ez dut jarraitu. Ez dut orain arte sekula parte hartu, dela pudoreagatik, dela badaukadalako beste plataforma iraunkor bat nire kontuak askatasunez plazaratzeko. Herria 2000 Elizan argitaratu ditut aldika nire gogoetak “kartzelako kronikak” delako espazioan. Abusatzea iruditu zait beste espazio bat ere betetzea.

“Hitzaurrea zuk egitea pentsatu dugu” jakinarazi dit adiskideak. Pentsatzen jarrita, hitzaurrea bat zer demontre den aztertu dut. Era askotakoak daude: aldizkari barruan dagoen mamia laburbiltzen dutenak, ideia nagusiren bat jorratzen dutenak, edukia perspektiba orokorrean kokatzen dutenak. Zoritxarrez nik ezin dut holako ezer egin: ez dut ezagutzen zer idatziko den, autoreak zeintzuk diren, gai nagusirik dagoen, fikzioa gailentzen den, poesia, errelato alegorikoak edo beste zerbait. Beraz “nire esku” dagoena egingo dut, nire esperientzia eta eskarmentua eskainiz, gai librean saiatu. Gutxi-asko konpartitua izango den ez jakinik, nire-nirea da, nire baitako errotarriak zazpi urteotan ehotu duena eta nire antena pertsonalek hauteman dutena. Ez naiz inoren izenean ari, beraz. Nire gauzak dira: nire mina eta nire mihia.

18/98 sumarioa burututa hona ekarri nindutenean, Konfuzioren bidetik barne-bidaian murgiltzera nindoala jakinarazi nuen, beste kide presoen bizitza konpartitzen nuen bitartean. Halaxe egin dut. Bidaiaren abiapuntua “barrura begiratzeko leihoak” filmeko testu grabatuan dago. 15 hilabete geratzen zaizkidanean berriro Euskal Herrian lur hartzeko, aukera aproposa izan daiteke hau behin-behineko balantzea egiteko. Ondoko hau:

Kartzelaldia ez da denbora galdua

Esaldi heterodoxoa ematen du. Eta bada, kartzelaldia parentesi gisa hartuz gero. Egitasmo asko desegiten ditu kartzelaldiak, baina ez da parentesia. Bizitzaren joanean batzuoi egokitu zaigun atala baizik, bizitzaren zati bat edonola ere, aurrekoak azaltzen duena eta ondorengoa baldintzatuko duena. Inork ez du kartzelara sartzea eskatu, Koldo Izagirreren Agirre zaharrak izan ezik. Ez da igurikatutako egoera bat, baina zozketa itsuko emaitza ere ez. Maila batean edo bestean Euskal Herriko askapen-prozesuan parte hartu dugunontzat gerta zitekeen aukera zen hemen amaitzea. Horren jakitun bizi izan gara, arriskuak arrisku. Besterik da prozesu justu baten ondorioz gauden hemen…

Sartu orduko konturatu nintzen denbora dela kartzelak debalde eskaintzen duen bakarra, mendean hartu ezin duena. Presoarentzat bere salbabidea ere bada, txaboloaren estutasunak, harresien astunak eta barroteen burdinazko lerroek zein 7norberaren grina txarrek burua jatea nahi ezean. Norberak taxutu behar du denbora ahalen eta zaletasunen arabera: esku lanetan, ikastetetan, idazketan, kirolean, etab. Kartzela lasaia egokitu zait niri. Ez galdetu zergatik. Beteranoei entzunda, ez daukat kexatzerik: ez naute zigor ziegetan isolatuta eduki, ez naute jazarri eta jipoitu, ez dut tira-bira gordinik ezagutu, ez naiz bereziki xaxatua sentitu. Errepideko loterian ez dut seniderik galdu. Txikikeriak nozitu ditut nik.

Nire zaletasunei atxiki natzaie, bizirauteko: irakurri-idatzi binomioari, eta azken boladan aurkitutako zeregin kuttunenari, itzulpengintzari hain juxtu. Ez da meritu handia. Besterik egiten ez dakit! Hala, 3 urtez katalana ikasten jardun ondoren 4 liburu itzuli ditut: Rodoreda-ren “Diamantearen plaza”, Pedrolo-ren “Makina izkribua”, El Hachmi-ren “Azken patriarka” eta Pla-ren “Kale estua”. Ordenagailua erabiltzea debekatuta daukadanez Joserra Etxebarria eta Joseba Azpeitia adiskideei ezker lortu dut nire eskuizkribuak pikatu eta orraztea. Ingelesez hizkuntzan “intermediate, B1+” mailara iritsi naiz zerotik hasita. Gaztelaniaz idazten eta irakurtzen irakatsi diot Extremadurako analfabeto bati… eta sekula baino kirol gehiago egin dut, nire adinean (66) egokiena dena eginez: patioan itzuliak kendu. Hori orain arte. “Hemendik sano atera behar da” errepikatu dut eskutitzetan. Ez dakit bada! Urtebetez geroztik inflamatuta daukat eskuineko aldaka eta txikituta meniskoa. Ordu erdi jarraian ibiltzeko gauza ez naiz; beraz, ederra panorama!

Aurreko guztia egiten nuen bitartean nire nortasunaren eta ibilbidearen zoko-mokoak miatzen ibili naiz, errukirik gabe: deskubritu dudan guztia ez zait gustatu. Gauza batzuk batere ez. Norbaiti interesatzen ba zaio eskuz atonduta daukat nire bizitza osoa hartzen duen “biografia kritikoa”. UPVko pankartaldi luzean (16 urte) nire/gure ahalmenen jabe izan nintzen; kartzelaldiak nire mugak erakutsi dizkit. Zein ona naizen arazo kolektiboetarako eta zein kaxkarra nire-neureak diren gauzak kudeatzeko. Zer gogorra den zure buruari aitortzea: “honekin ezin diat”. Nork esan zuen inoiz ez dela berandu? Bizitzak gordeta zeuzkan faktura batzuk ordaindu behar izan ditut. Nik eskatu gabe argitu den dizdiraz azaldu zaizkit bizitzako pasarte, erabaki, hankasartze, hutsegite eta urratsak. Aurrerantzean nola kudeatuko dudan ez dakit. Gauzak pazientziaz hartzen ikasi dut. Bakardadea izaten ere bai. Baina nire buruaz irri egiten ez. Nolanahi ere den helduago, xumeago, apalago eta orekatuago aterako naiz zulo honetatik.

Zenbat adiskide ditudan dastatzeko atsegina eman dit kartzelaldiak. Lastima lokutorioko kristal madarikatuak lapurtu dizkidan besarkada, muxu eta laztanak. Begi batzuetan malkoak antzeman ditut, beste batzuetan irrigoxoa, izarniadura berezia; bostekoa zabalik leiharrean nirearen bila. Kalaka, berriketa, konpromisoa, haserretxoaren bat edo beste. Zenbat jende solidario! Harreman oso maiztua geneukan familiako kide batzuekiko lotura sendotu da. Noiz erakutsiko diegu zor zaien ohorea presoaren senar, emazte, bikotekide eta maiteñoei? Soilik galdu duzunean sentitzen duzu ausikia. Nola izango da denbora galdua kartzelaldia!

Gauzak ez dira beti amestu bezala amaitzen

Kartzela gogoeta politikorako unea ere bada. Sartu eta gutxira ezker abertzalearen ziaboga edo egokitzapen orokorra suertatu zen. Zerbait banekielakoan, ezustean harrapatu ninduen. Durduzaturik bizi izan dut. Batik bat gauzak zein azkar aldatzen ari ziren (edo zein egosirik zeuden) ezin ulerturik; eta halabeharrez, modu pasiboan. Etxe honetan izandako eztabaida hutsaren hurrengoa izan zen, auskalo zergatik. Gerora, aparteko arazorik gabe sartu gara korronte nagusian. Gogoan daukat nola esan nion une hartan lokutoriora etorritako adiskide min bati: “akabo epika eta lirika”. Eta esan nahi nuen, alegia, hemendik aurrera gure politika egiteko modua hitz lauz egingo dela. Ulertarazi nahi nion hartutako bidea prosazkoa izango dela. Ez nuke okertu nahi baina gure bide honek ez ditu poeten bertsoak zorroztuko, bardoen mihiak askatuko, poema kolektiboak sortuko. Musikariek ez dituzte euren sokak tenkatuko, ez eta ipuinlariek pertsonaia eredugarririk topatuko, gazteen bihotzak ez dira hor sutuko. Prosa xumeak, gauzak azaltzeko; ez literatura magikoa. Intuizio bat izan zen, baina horri atxikita jarraitzen dut. Zergatik? Bada gauzak ez direlako gehienetan guk amestu bezala gertatzen. Bizpahiru aldiz ezagutu dut hau bizitzan: zuk borroka egiten duzu helburu baten xerkan, eta amesten duzu nola izango den amaiera, Xabier Letek abestutako “askatasun-eguna”, eta gero, bide erdian, xedera hobeto iristeko, egiten duzun birajean, konturatzen zara ustez printzipio ziren gauzak tresna huts zirela; eta kasurik onenean amaiera erdietsirik, ohartzen zara eskuartean daukazuna uste baino arruntagoa dela, lore-jokorik gabea, ereinotz-koroarik gabe: hitz lauzkoa. Hala ere, etzazu borroka egin, eta hutsean geratuko da ahalegin guztia.

Badago bestelako euskal herritar sakabanaturik

Orain arteko kartzelaldian 32 kide ezagutu ditut Dueñasen. Dozena batekin konpartitu ditut bizipenak. Orain lau gaude, binaka banatuta. Pena bat badut, gure kolektiboa hain zabala izanik, beste askorekin ezin konpartituagatik. Sakabanaketa da arau, eta aberastasun hori ezagutu gabe aterako naiz, itxura guztien arabera. Arrazoi izango du Juan Mari Olanok dionean: “kartzelakoa da estatuei geratzen zaien giltza bakarrenetarikoa”. Sakabanatuta gaude, eta beste euskal herritar mordoa ere bai. Inozo ni, ez nekien hori gertatzen zenik! Badago aldea: gu sistematikoki sakabanatzen gaituzte; besteak, portaeraren arabera. Euskal gazte asko ezagutzeko parada izan dut; ez oso sakon, egia esan. Batzuk euskaldunak, beste batzuk asilbeestratuak, eta beste asko euskaldun hutsak. Nire auzo Santutxukoak ere bai, batzuk. Badira beste hainbat, jatorriz Magrebekoak, Latinoamerika edo Errumaniakoak, Euskal Herrian kokatu direnak edo bertara joateko asmoa dutenak: “diru gehiago dagoelako”. Ospe ona daukagu euskaldunok patioetan -preso belaunaldien zuzentasunaren seinale-. “Gehiago errespetatzen zaituzte” diote. Poztekoa, daukaten perspektiba. Gehienak lapurretan ibiliak dira, bertokoen antzera drogaren eraginez sarri. Aldatzeko asmorik ez zaie ikusten. Askotan pentsatzen jarri naiz: da al daukagu horiei buruzko politika zehatzik? Nola guretuko ditugu kanpotarrak euren izaera errespetatuz?; aldi berean nola askatuko ditugu -eurak zein bertokoak- xede txukunik gabeko bizimodutik? Musulmanen kasuan ez ditugu ezagutuko euren erligioa aztertu gabe. Adi! Kide dezente ikusi dut gizarte-gaietan trebatzen, animatzaile sozio-kultural, integratzaile, etab. izateko. Soldatarik ez dakit, non saiatu behintzat izango dute.

Legea, zein lege?

2013ko abenduan idatzi zuen EPPK-k azken aldiko agiri funtsezkoena. Ez dut esan beharrik ados nagoela. Baina amorruz hartzen dut hau, legeari buruz esaten diren pasarteei buruz bolo-bolo dabilen interpretazioa: “legea betetzea erabaki dute”. Nahasgarria baita. Legea betetzeko prest omen gaude, eta ez omen gara betetzen ari. Sofisma bat dago hor. Legea aipatu dugu agiri horretan, edozeinek dakielako ze garrantzia daukan legeak gizartean. “Ados gaude aurrera begira legeek eta beren aplikazioek berebiziko papera dutela, eman behar diren urratsak sendotzeko izan behar baitute”. Baina gu lege berriari buruz ari gara, justiziara hurbiltzen den legeaz. Oraingoaz ez, alegia.

“Premiazkoa” da salbuespen neurri eta egoerak bertan behera uztea. Tresneria judizial-juridikoa egoera politikora egokitzea, kartzela politika errotik aldatzea eta sakabanaketari lehentasunez amaiera ematea”. Soilik testuinguru horretan, lege-aldaketa egiten bada: “Horiek horrela, ontzat eman dezakegu gure etxeratze prozesua (…) lege-baliabideak gauzatzea”. Hala ere, sakabanaketari amaiera emateko prozedura legalari jarraituz eskariak egitea erabaki dugu, besteak beste horretarako legea aldatu beharrik ez dagoelako. Baina bi gauza desberdin dira, nahastu beharko ez liratekeenak, egiari zor. Nik biziki eskertuko nuke, gutxienez gure jendea, zehaztasun handiagoz mintzatzea.

Jexuxmari Zalakain Garaikoetxea
Dueñas, 2014ko abuztuan

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share
« Mezu berriagoakMezu zaharragoak »