“Espetxetik at”, Borxa Urberuaga
2011, 30 azaroa
Espetxetik at
Komikia
Borxa Urberuaga
Ataramiñe 2011
Neurriak: 21 x 30 zm.
36 orrialde.
>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk
Irudiak, komikiak, margoak egitea ohikoa da espetxeetan. Ataramiñen urtero hainbat argitaratzen ditugu, eta, bestalde, hor ditugu Joseba Arregiren KARTZELAKO LEIHOTIK margo katalogoa eta Nikel Orbegozoren PRESO NAGO komikia esukal preso politikoen adierazpide honen erakusgarri.
Zuri-beltzez eginiko komikia da. Espetxeko isolamenduan, medio urriekin, emaitza ikusgarri eta indartsua lortu du Urberugak komiki honetan. Kartzelako komediak ikusiko ditugu bertan
Hitzaurrea
Egia esanda, oso gutxi jakin izaten dugu espetxeetan ematen diren egoera desberdinetaz, nahiz eta barruan dagoen pertsona gure hurbilekoa izan. Gure jakininak askotan, ez du leku hauetan ematen diren baldintzak ezagutzera heltzeko bezain beste indar izaten. Egia da ere, preso berberak ez duela maiz tema honetaz berbarik egiten. Agian kartzelan ematen den dinamika bortitzarekin aurrera jarraitu ahal izateko, automatikoki pizten diren bizirauteko sistemak egunerokotasun hauen naturaltasun eza eta gogortasuna indargabetzea dutelako helburu. Askotan egoerari pisua kenduz lortzen da hori ere…
Horregatik barruan ematen diren egoeren ezaugarriak ez zaizkie kanpokoei azaltzen. Adibidez, espetxe batetik bestera dauden desberdinatasuna, trasladoak nolakoak diren, preso bakoitzak duen sailkapenaren arabera izaten dituen baldintzak, lehen gradua, bigarren gradua, isolamenduzko moduloak eta modulo arrunten artean dauden bizibaldintzen desberdinatasunak, eta abar.
Lantxo honekin, espetxean ematen den eguneroko mundu paralelo honetaz jendea pixkat trebatzea da bilatzen dudan helburuetariko bat.
Horretaz aparte, espetxe aldi honetan, kontatzea merezi duten gertaera gordin baina zelebre hauek zurekin konpartitzeko beharra sentitu dut ere.
Azalpen honekin gehiegi luzatu gabe, esango dizut, umorez tratatutako tira hauetan ematen diren gertakizunak guztiz egiazkoak direla, nahiz eta kasu batzueetan gordintasuna kentzeko asmoz “autozentsuratuak” izan diren. Eta nola ez, ez dira aipatzen, tartean dauden ziegetako ordu luzeak eta kartzeleroekin izandako hartu-emonak.
Bukatzen joateko, esan behar dut ere, komiki hauen kalitatea barruko egoerak ematen duen ahalbidetasun ezagatik izan direla mugatuak. Oraindik nagoen isolamenduzko modulu hau, debekuaren espresio gorena denez, marrazteko behar den gutxienengo materiala lortzea ezinezkoa bihurtzen da, ta horregatik boligrafo sinple batekin moldatu behar izatearen arrazoia.
Borxa Urberuaga