Ataramiñe’10 aurkeztu dute Bilbon
2010, 30 azaroa
Gaur goizean aurkeztu dute Ataramiñe’10 liburua Bilboko Kalderapekon preso ohi eta Ataramiñeko kide Amaia Urizar eta Mitxel Sarasketak.
Ataramiñe’10 liburu honek Jon Etxeandiaren omenezko hitzaurrea dakar, eta bere irudia mendia igotzen ageri da liburuan amaierako azalean. Ataramiñe sortu zenetik Jon Etxeandia gabe egin duten lehen aurkezpena dela azpimarratu eta haren izaera eta Ateramiñen egindako ibilbidea aipatu dituzte. Jon Etxeandia Ataramiñeko sortzaile eta sustatzaile nagusia izan da 2010eko urtarrilean hil arte. Haren bizitzak irakaspen ederrak utzi dizkiela esan dute, duintasunaren bila egindako borroka iraunkorra izan zela, eta ibilbide horretan Jonen konplizitatea burkide, kolega, bezala bizi izan dutela. Jonen omenez ez dutela minutu bateko isilunea eskatuko: bidean aurrera egitea eskatzen du Jonen oroimenak, gogoz egiteko ere eskatzen du Jonen irribarrearen oroimenak, eta liburuan jasotzen diren bere hitzak ekarri dituzte, burkidearen keinu konplize bezala: “Besterik ez, aberkide maiteok. Preso guzti eta bakoitzari ene irribarre zintzoa eta besarkadarik beroena bidali nahi nizkizueke azken ziegaraino heltzeko asmoz, zuena beti izango den marinel ijito abertzale honen partetik, osasuna eta askatasunaâ€.
Ataramiñe’10 liburuak Espainiako eta Frantziako hainbat espetxetan sakabanatutako 20 euskal preso politikoen lanak biltzen ditu: poemak, bertsoak, testu lauak eta irudiak.
Aurkezpenean Ataramiñe osatzeko izaten diren traba eta arazoak azpimarratu dituzte. Presoen idatziak askotan material deliktibo bezala hartzen dela salatu dute, espetxean askotan paperak kentzen zaizkie presoei eta kontrabandoan mugitu behar izaten dituzte handik hona. Kalean ere errepidetako kontroletan idatzien bila ibili izan zaizie poliziak, atxilotuei errekisatutako material zerrendetan presoek idatzitako gutunak ageri dira eta epaiketetako presoek idatzitakoak aurkezten dira froga bezala. Gezurra dirudien arren, esan dute, inoiz baino arazo gehiago izan dute aurten liburua osatzeko.
Liburuaren edukiaren barruan, bisitak eta komunikazioak aipatzen dituzten lan ugari daudela esan dute, eta horren harira bi hausnarketa bide izan dituztela: presoentzak komunikazioak duen garrantzia batetik, eta komunikazioak izateko ezarri zaizkien arazoak bestetik. Horrekin batera, gogora ekarri dute azken urtean euskal preso politikoen kolektiboak burutu duen txandakako burruka iraunkorrean inkomunikazio eta bakartzearen aurkako burruka hor egon dela, senideei bisitetan egiten zaizkien miaketak bisita ugari galtzea ekarri duela, eta alaba jaio-berria ikusi ahal izateko ere gose greba luzea ere egin beharrean direla euskal preso politikoak oraindik ere.
Horregatik guztiagatik, Ataramiñek izaera errebeindikatiboa ere baduela esan dute. Ataramiñen presoen gogoak eta ametsak beren egoera barruan islatzen direla, eta Jokin Urainek “Ez dago etxean” aipatu bezala, espetxetako egoera ezagutun nahi bada ere hor dagoela Ataramiñe, zer dagoen ikusteko. Kartzela eta kalea ez direla aparte dauden mundu bi esan dute, munduan zigorraren eremu bat sortu dutela, eta ate horren beste aldean presoak dauzkate, baina kaleko munduarekin batera bizi direla eta Ataramiñe ere lotura horren adierazle izateak garrantzi berezia ematen dioela alde horretatik.
Aurten euskal preso politikoek hainbat argitaletxetan argitaratutako lanak ere aipatu dituzte, eta argitaratu gabe gelditu den askorekin espetxetako irudi hori osatzen dela esan dute. Jokin Urainen “Ez nago etxean” liburuaren edukia ere nabarmendu nahi izan dute, espetxea eta literatura gai hartuta borobildutako lana delako.
Aurten Ataramiñek argitara emandako “PRESO NAGO” komiki liburua aipatu dute, ostegunean Iruñean aurkeztu egingo dela.
Liburu biak, Ataramiñe’10 eta Mikel Orbegozoren “PRESO NAGO” komikia salgai egongo dira Durangoko azokan, Ataramiñeren saltokian.
Durangoko azokan bertan Ataramiñek bere produktuen aurkezpena egingo du, abenduaren 6an, 10:30etan, aurkezpen ofizialak egiteko jarriko den bigarren karpan.
>> nontzeberri: Komunikazioa ardatz “Ataramiñe” bilduman
>> berria.info: Komunikazioa du gai nagusi aurten ‘Ataramiñe’ aldizkariak
>> etengabe: Iñaki Gonzalo Casal “Kitxuâ€ren “Bilal Bakaliren ametsa†idatzia Ataramiñe’10 bilduman
>> gara.net: Hogei preso politikoren literatura eta margolanak argitaratu ditu hamargarrengoz «Ataramiñe»k