Maiatzaren 18an aurkeztuko dugu Ibon Muñoaren “BIDEAN GAUDE, AURRERA GOAZ, JOAN ZIRENEKIN” liburua

2016, 15 maiatza

Maiatzaren 18an, asteazkenarekin, aurkeztuko dugu Ibon Muñoaren hirugarren liburua: Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin. Eibarren izango da, Beleko tabernan, 19:00etan.

Liburuaren aurkezpenarekin batera Oier Gonzalez eta Markel Ormazabalek BURDINAZKO HARIAK, PLASTIKOZKO GOILARA ETA MAITASUN LUBRIKATUA kartzelari buruzko gogoeta musikatua eskainiko dute.

Aurkezpenak badu beste ezaugarri berezia: maiatzaren 18a Ibon Muñoaren urtebetetzea ere bada. Hartara, beretzat oparia, eta guztiontzat ospakizuna.

Bidean gaude, aurrera goaz, joan zirenekin liburuko irudiak Mikel Zarrabek egin ditu, eta hitzaurrea Jon Etxabek.

Bestela liburu honen edizioa berezia izan da Ataramiñerentzat. Irrintzi inprenta alternatiboan inprimatu eta auzolanean muntatu genuen Eibarren hilaren 7an. Prozesu hori jasotzeko ondoko bideo hau egin dugu

RSS literatura koadernoak ataramine

Share

Iruzkinak