Xabier Makazaga “Gerra sucia en Iparralde 1975-1987”

2015, 23 urria



Gerra sucia en Iparralde 1975-1987
Xabier Makazaga
107 orr.
Autoedizioa, 2015 urria

Xabier Makazagak liburu berri bat egin du: Gerra sucia en Iparralde 1975-1987. Formatu digitalean argitaratu du, PUBLIC DOMAIN lizentziapean, Internet bidez zabaltzeko asmoarekin, El caso Portu-Sarasola liburuarekin egin bezala.

→ ahotsa.info: “Guerra sucia en Iparralde 1975-1987”, un viaje en busca de la verdad

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

Gerra sucia en Iparralde 1975-1987

Espainiar Estatuak, frantziarraren ezinbesteko laguntzarekin, euskal iheslari politikoen kontra Iparralden 1975etik 1987ra erabilitako gerra zikina aztertzen du liburuak.

Hamabi urte haietan, Iparralden, hogeita hamarretik gora izan ziren atentatuetan eraildakoak, hamar frantziar herritar barne. Gainera, lau iheslari bahitu eta desagerrarazi zituzten: Eduardo Moreno Bergaretxe “Pertur”, 1976an; José Miguel Etxeberria “Naparra”, 1980ean; Joxean Lasa eta Joxi Zabala, 1983an.

Liburuan azaltzen da espainiar eta frantziar agintariek, Felipe González eta François Mitterrand presidenteak buru, akordio sekretu bat izenpetu zutela non, egilearen arabera, gerra zikineko ekintzak egitearena ere jaso zen. Elkarrekin diseinatu zuten estrategia aurrera eramateko orduan beharrezko ikusi zituztelako jaso ere.

Salaketa larri hori hainbat datu garrantzitsutan oinarritu du Xabier Makazagak, eta dio egia bilatzeko batzorde independente batek laguntza paregabea eman ahal diela gerra zikinaren biktimei haien egia osoa esan ahal dezaten. Besteak beste, datu horiek aztertuz.

RSS literatura koadernoak ataramine

Share

Iruzkinak