Jonan Aranguren / Jose Benito Mujika “Herialde berdea” 1974

2015, 23 otsaila









Herrialde berdea
Testua: Jonan Aranguren Iharra
Irudiak: Jose Benito Mujika Xenki
1974

Herrialde berdea egile biak hil eta gero inprimatu zen 1974an, modu klandestinoan inprimatu ere, Torinon (Italia).

>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk

Jonan Aranguren Mujika Iharra
Bilbo 1951 – Urdazubi 1972.09.20

ETAko militantea. Kultura Frontearen arduraduna izan zen Gipuzkoan. 1972ko irailaren 20an Urdazubin beste bi burkidekin muga pasatzeko asmotan zirela, Guardia Zibilek tirokatuta hil zuten.

Jose Benito Mujika Zumeta Xenki
Zarautz 1950.11.23 – Lekeitio 1972.09.02

ETAko militantea. 1972ko irailaren 2an Lekeition Guardia Zibilak inguratu egin zuen Xenki eta Mikel Martinez de Murgia Mendizabal Mikelon zeuden etxea. Xenki leihoa zabaltzean frankotiradore batek tiro egin eta hil zuen. Mikelon ere tirokatuta hil zuten.

Beren herrien
askatasunaren zerbitzutan
giltzapeturik gertatu diren
guztien gorasarrean.

Munduko herri zapalduetako
haur guztiei eskainia.

→ Web orria: Herrialde berdea


Herrialde berdea. Dokumentala 1:04.29


Herrialde berdea. Dokumentalaren lagina 2:54

Jon Andoni Aranguren Iharra tiroz hil zuen Guardia Zibilak, 1972an; Jabier Goitia Kabi, berriz, lehergailu batek eztanda eginda hil zen, 1991n. ETAko militanteak ziren biak, bi belaunalditakoak, eta Herrialde berdea lanak haien ibilbideak batu ditu, istorio bakar bat osatuz.


Herrialde berdea, Eltzegor (Herrialde berdean, 1992) 4:47


Herrialde Berdea (doku)-KEATS 3:10

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak