Argazkiak. Euskal preso politikoak 1983

2014, 30 abuztua

Euskal Preso Politikoak 1983
ARGAZKIAK: Javier Gallego
> Argazki guztiak=229
> Aurkezpena
> EGIN egunkariko erreportajea
> Deskargatu argazki guztiak: SAKATU HEMEN + DOWNLOAD

1983ko otsailean, Espainiako Gobernua PSOEk eskuratu berri, Espetxetako Zuzendari Juan Jose Martinez Zato zelarik, baimena eman zitzaien kazetariei espetxeetako barrenak bisitatzeko. EGIN egunkariak euskal preso politikoak zeuden espetxeak bisitatu zituen eta erreportaje zabala argitaratu zuen.Puerto I, Yeserias, Carabanchel eta Alcala-Meco espetxeetara sartu ziren, euskal preso politikoak elkarrizketatu zituzten, eta argazki mordoa egin ere.Erreportajea Xabier Arzelus kazetariak egin zuen eta argazkiak Javier Gallegok. Argazkietan euskal preso poltikoak, espetxeetako instalazioak, ziegak eta bestelako xehetasun jaso zituen. Argazki gehienak orain arte inon argitaratu gabeak dira.
Guztiak, 229, hemen bildu ditugu.

EGINeko erreportajea

> Egin erreportajea. PDF
> Egin erreportajea. On-line
> 229 argazkiak. Javier Gallego

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org

Share

Iruzkinak