Jon Etxabe Garitazelaia, “Zamorako landan”

2014, 20 apirila

ZAMORAKO LANDAN
Jon Etxabe Garitazelaia
Intxorta 1937 Kultur Elkartea
2014ko apirila

Jon Etxabek (Elgoibar, 1933) 70eko hamarkadan Zamorako (Espainia) kartzelan preso eman zituen zazpi urteetako oroitzapenak berritu ditu liburu honetan. Kartzela «filosofia ororen gaindiko errealitate gordina» eta «lotura eta ezin guztien paradigma» dela dio egileak liburuaren hasieran.

→ berria.info: Literatura. ‘ZAMORAKO LANDAN’

→ intxorta.org/denda: zamorako landan – jon etxabe


Jon Etxabek liburuaren nondik norakoak azaldu zituen eta argi utzi nahi izan zuen, bere oroitzapen propioak direla eta liburuak ez duela inondik inora Zamorari buruzko saiakera izan, pertsona baten bizipenen oroitzapenak besterik ez direla. Honez gain argi utzi zuen baita Zamora izan zela Francoren garaian Estatuak eta Elizak eduki zuten kartzela bakarra (intxorta.org).

→ intxorta.org: Intxorta 1937 Kultur Elkarteak azken liburu bat argitaratu berri du: ZAMORAKO LANDAN. Egilea, JON ETXABE GARITAZELAIA

→ berria.info: JON ETXABE “Atakan jarri behar da Madril; Zamorako kartzela borrokarengatik desegin zen”

→ etakitto.com: Jon Etxabek ondo gogoan dituenak (Zamoran bizitakoa ez ahazteko)

→ txalaparta.com: Zamorako apaiz-kartzela

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak