“Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik”, IV. errezitaldia Lasarten

2014, 3 urtarrila

> berria.info: Elkartasun Eguberria Lasarten
> naiz.info: ‘Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik jasotako hitzak’, errezitaldia
> txintxari.info: Elkartasun hitzak
> naiz.info: Amagoia Mujika.Auzoko maindire famatuenak

Errezitala egingo dute gaur herriko hainbat taldek, sakabanaketaren ondorioak pairatzen dituztenen alde

Aurtengo emanaldia laugarrena izango da.

Herriko musika, dantza eta bestelako taldeak elkartuko dira gaur Lasarte-Oriako kultur etxean (Gipuzkoa), presoen sakabanaketa politikaren ondorioak pairatzen dituztenei elkartasuna agertzeko.

Maindire zuri batekin irudikatu dute Eguberrietako elkartasun ekitaldia, presoen gurasoek haiei asteroko bisitan oherako maindire garbiak eraman behar izateak egoeraren gordinaren adierazgarri delakoan. Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik jasotako hitzak errezitala izango da Manuel Lekuona kultur etxean. Poesia, antzerkia eta musika bilduko dituzte ikuskizunean. Presoek berek gutunen bidez bidalitako testuak izango dira protagonista. Horietan kontaturiko kartzela barruko hainbat bizipen antzeztuko dituzte. Errezitala elkarlanean sortu dute presoen lagun eta senideek. Duela lau urte hasi ziren Eguberri partean haien egoera gogoratzeko ekitaldia egiten. Aurtengo saioan Ibon Fernandez Iradi presoaren egoera nabarmenduko dutela adierazi dute antolatzaileek. Esklerosi anizkoitza du preso horrek, eta espetxeko estresak gaiztotu egiten du eritasuna. Baldintzapean uzteko eskatu du presoak. Horrez gain, Euskal Herritik ehunka kilometrora sakabanatuta dauzkaten herriko beste presoak gogoratuko dituzte.

ERREZITALA

Noiz. Gaur, 19:00etan.

Non. Lasarte-Oriako kultur etxean.

/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Iruzkinak