Mikel Orbegozo, “Preso Nago 2”
2013, 2 abendua
Preso Nago 2
komikia
Mikel Orbegozo
2013
Neurriak: 17 x 24 zm.
89 orrialde.
>> PDF formatoan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formato batzuk
Hitzaurrea
Bigarren parteak inoiz ez omen dira onak izan. Orain ere hala dela aitortu beharko, bigarren parte hau iritsi izana oraindik preso segitzen dugunaren adierazle bada.
Komiki honetan Espainiako espetxeetako errealitatea ikus daiteke nolabait islatuta. Baina ezin ahaztu Frantzian ere, eta Europako beste herrialderen batzutan, badirela euskal preso politikoak. Espetxe guztiak ez dira berdin/berdinak, nahiz eta espetxeari aurre egiteko presoak dituen bitarteko eta jarrerak (duintasuna, borrokak, umorea…) antzekoak izango diren gehienetan.
Preso egonik ere espetxean arrotz sentitzeak ikuspuntu berezi bat eskaintzen dio presoari, mila egoera, agindu, arau eta zigor absurdoen lekuko bihurtzeaz gain, hauek ikuspegi zorrotz batetatik aztertzeko gaitasuna garatzen duelarik.
Zanpatzeko pentsatua dagoen tresneria honek guztiak goibel eta burumakur nahi du presoa, ezer epaitu eta zalantzan jarri gabe obeditu eta errenditu dadin. Zorionez, basaloreak bezala hazten dira kidetasuna, elkartasuna eta goxotasuna bezalako sentimenduak, eta espetxearen asmoen aurka hazten jarraitzen du presoak.
Bizitzea tokatzen zaizkigun une gogorrak etorri bezala badoaz, eta beti itzultzen da irribarrea, gatibatzaileen etsipenerako.
Preso gaude, baina…
irribarrez pixka bat libreago!!!
Mikel Orbegozo
/ literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /