Burdinen arteko herria
2009, 16 ekaina
Burdinen arteko herria. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren historia
Amnistiaren Aldeko Mugimendua, 2009. 339 orrialde. Euskara. Neurriak: 17 x 24 zm.
Egilea: auzolanean
>> PDF formatuan
>> ON LINE irakurtzeko
>> e-book eta beste formatu batzuk
2009ko ekainaren 15ean aurkeztu zen liburua, Donostiako Doka Kafe Antzokian.
«Amore ematen ez duen kolektiboaren historia» jaso du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Burdinen arteko herria liburuan. Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren (EPPK) historia. «Odol eta sufrimenduaren historia». «Duintasunaren eta tinkotasunaren historia». Historia kontatu arren, oraina ere jasotzen duen liburu bat da: «Liburuan islatzen dena gaur egun espetxean bizi den errealitate gordina da». Auzolanean egin dute liburua, kartzeletatik eta kanpotik informazioa batuz, hark eta honek argazkiak utziz.
>> berria.info: «Duintasun eta tinkotasunaren» historia jaso dute liburu batean
Eskubideen aldeko borroka amaigabea
1959-1977
Aurreneko atxiloketak egin zituzten ETAko kide izatea leporatuta. Horrekin batera, estatus politikoa eskatzeko borrokaldiak hasi, eta amnistiaren aldeko gestorak osatu ziren. Urte gogorren ostean, Amnistiaren Legea onartu, eta euskal preso guztiak espetxetik atera ziren.
1978-1983
Kartzela ziklo berria hasi zen. Borrokaldi asko eta luzeak egin zituzten, polizien oldar eta guzti. Sorian batu zituzten preso gehienak. «Saria-zigorra» sistema erabiltzen hasi zen estatua. Puerto de Santa Maria ezagutu zuten, eta Alcala Meco. Emakumeak, Yeseriasen.
1984-1986
Herrera de la Manchan batu zituzten euskal presoak. Alcala Mecon eta Yeseriasen zeuden beste batzuk. Komunikazio greba luzea egin zuten Herrerakoek, bizi baldintza duinak lortu arte. Herrerako martxa jendetsuak egin zituzten senideek eta lagunek.
1986-1989
Sakabanaketa abiatzea erabaki zuten PSOEk eta EAJk. Espainia osoan sakabanatu zituzten presoak, baita Kanaria uharteetan ere. Emakume presoak erabat sakabanatu zituzten, gutxiago zirelako. Frantzia, berriz, entregak egiten hasi zen. ETAk espetxe frontea ireki zuen.
1989-1995
Jipoiak orokortu egin ziren. Sakabanaketa areagotu eta bakartzeekin hasi ziren. EPPK berrantolatu egin zen, eta itxialdi mugagabea egin zuten, errebindikazio taula batekin. Senideak elkartea sortu zen, eta Euskal presoak Euskal Herrira aldarrikapenarekin hasi ziren.
1995-1997
Udal bozetan, zinegotzi aukeratu zituzten hainbat preso. Frantziak presoen gaiari «besteen arazo» gisa begiratzeari utzi zion, neurriak gogortuz. Bizi baldintzak estutu zituzten. Artzain Onean txandakako gose grebak egin zituzten, Euskal presoak Euskal Herrira lelopean.
1998-2001
Presoen aldeko ekimenak sortu ziren nonahi. Penintsulatik kanpo zeuden 21 preso Andaluzia eta Levantera eraman zituzten. Txandakako gose greba mugagabea egin zuten. EPPK aldatu egin zen, jarduera politiko eta sozialean aritzeagatik jendea preso sartzen hasi zirelako.
2001-2004
Senideak eta Gureak elkarteak batu eta Etxerat sortu zen. Askatasuna ere sortu zen. EPPK-k eztabaida egin zuen, eta logotipo berria kaleratu. New Yorkeko erasoen ostean, errepresioa areagotu egin zen. Espainiak eta Frantziak legea aldatu zuten, eta presoen egoera okertu.
2004-2008
Parot doktrina aplikatzen hasi ziren Espainian, eta Perben legea Frantzian. Iñaki de Juanaren afera gertatu zen; Jose Mari Sagardui Gatza-k Europan inork inoiz egindako denbora gehiena bete zuen preso, eta hala jarraitzen du. Preso gaixoak gehitu eta egoerak okerrera egin du.