[etakitto.eus] Ibon Muñoa: ‘Sormena lantzea oso garrantzitsua izan da espetxealdiari aurre egiteko’

Ibon Muñoa, Eibarko aurkezpenean EKHI BELAR …eta kitto! 1202. zenbakia . → etakitto.eus: Ibon Muñoa: “Sormena lantzea oso garrantzitsua izan da espetxealdiari aurre egiteko” Ibon Muñoak ez du bere burua idazle moduan ikusten, zazpi liburu idatzi arren. Zazpi liburu eta 1018. bertso giltzapean, 20 urtez egon baita kartzelan. Azken lanak ‘Gure Ama-Lur feminista da’ du […]

Share

Ibon Muñoa “UDABERRIAN BIZIKO GARA” liburuaren aurkezpenean

Atzo aurkeztu genuen Ibon Muñoaren Udaberrian biziko gara liburua Eibarren, Beleko tabernako giro epelean. Argazki kolektiboa eskaileretan egin eta Ixidroren ahotsera bildu ginen denok, taberna beteta, aurkezpenaren lerroetara: Jokinen bertsolari gazteak Ibonen eta bertan ginenon lotura emozionala egin zuen hiru bertsotan; Mitxelek Ataramiñeren ildoan jarri zuen Ibonen idazteko zeregina, Ibonek bertsoetan sortzen duela bizitza esan […]

Share

Kartzelako sukaldaritzaren sekretuak

→ Kartzelako sukaldaritzaren sekretuak [Gotzon ARANBURU] Kartzelan ez da askatasuna soilik galtzen, elikadura egokia izateko aukera ere murritza da. Norberak bere jakiak prestatzeko gailuak eta trikimailuak, eta horiek erabiltzeko era, espetxeko kulturaren zati dira, presoek elkarri trasmititzen dioten jakinduria. Eskura dituzten bitarteko urriekin sukalde bat prestatzeko gai dira, Urretxuko gaztelekuan Oier Gonzalez eta Ibon Elorrieta […]

Share

417 orrialde Kordoba bidean

Aurkezpenaren argazki gehiago: hemen Untzaga plazan EUSKAL PRESO TA IHESLARIAK EUSKAL HERRIRA pankartaren inguruan bildu ginen Eibarren Kulturgunean Ibon Muñoaren Ainarak herrira itzuliko dira liburu berria aurkeztu aurretik. Ixidrok gidatu zuen aurkezpena. Ibonen oraingo egoera ere aipatu zuen. 2000. urtetik espetxean, martxoan Puerto Ietik Kordobara aldatu eta espetxe berrira egokitu behar. Aurreko astean Ibon bisitatzen […]

Share

Ibon Muñoaren “AINARAK HERRIRA ITZULIKO DIRA” liburuaren aurkezpena

Uztailaren 10ean aurkeztuko dugu Eibarren Ibon Muñoa (Eibar, 1958) preso politikoaren bigarren liburua: Ainarak herrira itzuliko dira. Ibon Muñoa 2000ko urrian atxilotu zuten. Harrez gero preso daukate: Valdemoro, Kordoba, Burgos, Langraitz, Puerto I eta, 2014ko martxotik hona, Kordoban. 2011n Ametsen txokoan bizi naiz liburua argitaratu zuen, eta liburu horretako hitzak hartuta Eibarko hainbat artistek Ametsen […]

Share

“Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik”, IV. errezitaldia Lasarten

> berria.info: Elkartasun Eguberria Lasarten > naiz.info: ‘Harresi guztien gainetik, sarraila guztien azpitik jasotako hitzak’, errezitaldia > txintxari.info: Elkartasun hitzak > naiz.info: Amagoia Mujika.Auzoko maindire famatuenak Errezitala egingo dute gaur herriko hainbat taldek, sakabanaketaren ondorioak pairatzen dituztenen alde Aurtengo emanaldia laugarrena izango da. Herriko musika, dantza eta bestelako taldeak elkartuko dira gaur Lasarte-Oriako kultur etxean […]

Share

“Zaindariak paper bila ari dira zeldetan”, Pasai Donibanen

Bixi-Bixi Kultur Elkarteak antolatuta, presoak eta literatura inguruko jardunaldiak egingo dira urtarrilaren 8 eta 10ean Pasai Donibanen: urtarrilak 8, astezakena, 19:30, Victor Hugo: – Ataramiñe. Sorkuntza eta kartzela. Oier Gonzalez – Agurra eta Ohorea liburuaren aurkezpena. Jokin Urain. urtarrilak 10, ostirala, 19:30, Herriko zinema: – Xabier Alegriak euskaratutako Eduardo Galdeanoren liburua oinarri hartuta ekimen berezia […]

Share

Jokin Urain, “Agura eta Ohorea” liburuaren aurkezpenean esandakoak

Jokin Urainek Eibarko aurkezpenean

Share

“Hala Bazan” ekimena, liburua eta webgunea

→ Hala Bazan webgunea: http://halabazan.com > hirinet.net: Hala Bazan kultur ekimena aurkeztu du Arabako Tantak ekimenak > berria.info: ‘Hala Bazan’, eskubide urraketei 34 begirada Euskal preso politikoen giza eskubideen alde lan egiten duen Tantaz Tanta ekimenak Hala Bazan ekimena aurkeztu zuen abenduaren 22an Gasteizen. Liburu bat aurkeztu dute, hamazazpi idatzi eta hamazazpi irudi, eskubide urraketen […]

Share

Ataramiñe13 aurkezpena Hernanin | A18, osteguna

HITZALDIA Karlos Apeztegiak Ataramiñe koadernoak zer diren azalduko du ostegunean, abenduak 18, 19:00etan hasita, Hernaniko Garin tabernan. Karlosek espetxean idazten zuenaren inguruan ere hitz egingo du. Bukaeran galderak egiteko aukera izango da. Ataramiñeren liburuak salgai izango dira bertan. / literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Jokin Urainen “Agurra eta Ohorea” liburuaren aurkezpena Eibarren

“Agurra eta Ohorea”, Jokin Urainen liburu berria aurkeztuko dute Eibarren, abenduaren 20an, Kultu topalekuan, 19:30etan. Abenduaren 20tik 29ra presoen lanen erakusketa egingo da bertan: Mikel Zarraberen margoak, Ibon Muñoaren idatziak eta Ataramiñeren liburuak egongo dira erakusketan. Jokin Urainen aurkezpenarekin zabalduko da erakusketa. / literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Jose Luis Otamendi, “AGURRA ETA OHOREA. EUSKAL MILITANTEEN HERIOTZA KRONIKA” liburuaren irakurketa bat

AGURRA ETA OHOREA. Euskal militanteen heriotza kronika liburuaren irakurketa bat (Durangoko Ahotsenean: 2013.12.08) Gauza berrietara jarri beharrean gaude. Berezia da liburu honen aurkezpena, berezia eta ezohikoa. Ez baita batere ohikoa gurean kartzelan azken mende laurdenean literatur bide sendo eta oso pertsonala burutu duen idazlearen obra, bera libre dagoela aurkeztea. Orain arte ohituta geunden Jokin Urainen […]

Share

“Preso nago 2” komikia, Hala Bedi Tabernan, uztailaren 10ean, asteazkena

Preso Nago 2 komikia aurkeztuko dugu asteazkenean, uztailak 10, Gasteizko HALA BEDI TABERNAn. Ekitaldian Josu Gil musikari eibartarrak ere parte hartuko du: Ametsen txokoan musika CDa aurkeztu eta bertako kantak ere joko ditu. / literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Joseba Sarrionandia, “Ateak zabaltzen dituztenei eskerrak”

“Herria dugu arnas“ ekitaldian, Amets Arzallusek irakurrita, Eñaut Elorrieta gitarran. > herriaduguarnas.org: ‘Konponbide garaia da, inoiz inork bere sorterritik ihes egin behar ez izateko’ / literatura koadernoak / ataramiñe / literaturakoadernoak.org /

Share

Ihes Puntua. Aitzol Gogortza preso lagunari, musika, gutuna, bertsoak

“Ihes Puntua. Aitzol Gogortza preso lagunari, musika, gutuna, bertsoak” ekimena aurkeztu zuten igandean Oreretako Niessen Kulturgunean. >> argazkiak: Errenteria-Oreretako sortzaileak, Aitzol Gogorzarekin Aitzol Gogorza larri gaixo dagoen hamabost euskal preso politikoetako bat da. Egun Basauriko espetxean daukate preso. Ihes puntua ekimenean, Aitzol aske uzteko aldarria zabaldu nahi izan da sormenaren bitartez. Ihes puntua ekimenak disko […]

Share
Mezu zaharragoak »